Basaurako artea
Zuhaitz monumentala From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Basaurako gorostia Nafarroa Garaiko Ameskoabarrena herrian dagoen zuhaitz monumentala da. Quercus ilex espeziekoa da. Arrazina inguruan dago. 2009tik Nafarroako Monumentu Naturalen Katalogoan jasota dago, 26. zenbakiarekin. Basaurako Erreserba Naturalean dago.
Remove ads
Ezaugarriak
"Ilex L." azpiespezieko tamaina handiko artea, Nafarroan oso urria. Deigarria da haren itxura: lau metroko altueran bitan banatuta dago, eta metro bateko diametroa duen zulo bat uzten du loreontzi moduan. Artea nagusi den baso-masa baten barruan dago. Inguruan ale onak dauden arren, hau da adierazgarriena. 2009an Monumentu Natural izendatu zuten, bere luzeragatik, balio ekologikoagatik eta egitura bitxiagatik. 13,10 metro ditu eta 1,39ko diametroa.
Remove ads
Ibilbidea
NA-718 errepidea jarraitzen da Lizarratik Olatzagutiarantz. Barindano baino pixka bat lehenago, Urederraren gaineko zubia igarota, ezker makaldi baten artean. Ehun metrora bitan banatzen da. Ezkerreko bidetik aurrera egingo dugu mendi-mazela baten gainean, eta artadi batera iritsiko gara, ale onekin. Pista jarraitzen da eta, bidearen ezkerreko ertzean hirurehun bat metrora, artea dago.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
