Batman Begins
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Batman Begins (euskaraz Batman Hasiera), 2005eko Christopher Nolan britainiar zinema zuzendari eta gidoilariaren superheroi film bat da, hain zuzen ere DC Comicsen Batman pertsonaian oinarritutako filma. Aktore nagusiak Christian Bale, Michael Caine, Liam Neeson, Katie Holmes, Gary Oldman, Cillian Murphy, Tom Wilkinson, Rutger Hauer, Ken Watanabe, eta Morgan Freeman dira.
Filmeak Batmani buruz aurretik egindako filmeekin lotura zuzenik ez du, eta pertsonaiaren jatorriari buruzko xehetasunak ematen ditu, Bruce Waynehaurrak saguzaharrei dien beldurra, bere gurasoen hilketa, Batman bilakatu arteko bidaia eta bere borroka Ra's al Ghul (Neeson) eta Txorimaloaren (Murphy) aurka Gotham Hiria kaosean eror ez dadin. The Man Who Falls, Batman: Year One, eta Batman: The Long Halloween komikietan dago oinarritua.
Argazkigintza onenaren Oscar Sariaren (Wally Pfister) izendapena jaso zuen. The Dark Knight (2008) eta The Dark Knight Rises (2012) jarraipenekin batera Nolanek zuzendutako The Dark Knight Trilogia osatzen du.
Filme honek
Remove ads
Argumentua
Bruce Wayne (Christian Bale) tiroz eraildako bere gurasoen oroimenarekin obsesinatua bizi da. Gogominak atsekabetua, Gotham hiritik aldegin eta munduan barna bidaiatuko du, azkenean Gaizkiaren aurka borrokatzeko helburuz disziplina fisiko eta mental guztietan hezituko duen pertsonaia bitxi bat topatzen duen arte. Horregatik, Itzalen Liga deritzon elkarte sekretu eta subertsiboak, Ra's Al Ghul (Liam Neeson) buruzagiaren bidez, beren erakundeko kide bilaka dadin saiatuko dira.
Bruce jada Gothamera itzultzean, krimena eta ustelkeria hirian nagusi dira. Alfred maiordomoa (Michael Caine), Jim Gordon detektibea (Gary Oldman) eta Lucius Fox (Morgan Freeman), Zientzia Aplikatuen Elkarteko lankidearen laguntzarekin, Brucek bere alter egoa askatuko du: Batman, hiria suntsitzea mehatzatzen duten indar ilunen aurka borrokatzeko indar fisikoa, adimena eta goreneko teknologia erabiltzen dituen justiziagilea.
Remove ads
Aktoreak
- Christian Bale: Bruce Wayne / Batman
- Michael Caine: Alfred Pennyworth
- Liam Neeson: Henri Ducard / Ra's al Ghul
- Katie Holmes: Rachel Dawes
- Gary Oldman: James Gordon
- Cillian Murphy: Jonathan Crane doktorea / Txorimalo
- Tom Wilkinson: Carmine Falcone
- Morgan Freeman: Lucius Fox
- Rutger Hauer: William Earle
- Mark Boone Junior: Flass detektibea
- Colin McFarlane: Gillian B. Loeb
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads