Michael Caine

zinema aktore britainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Michael Caine
Remove ads

Michael Caine, jaiotzez Maurice Joseph Micklewhite (Londres 1933ko martxoaren 14a), britainiar aktorea da. Mundu mailan, ingelesez cockney hizkeran mintzatzeagatik ospea du. 115 film inguru egin ditu, eta Erresuma Batuko aktorerik ezagunenetako bat da[1]. Gizonezko bigarren mailako aktore onenaren Oscar Saria bi aldiz irabazi du, eta hiru Urrezko Globo jaso ditu. 2000an Donostia Saria eman zioten. Britania Handiok Sir titulua eraman dezake.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Zale gisara hasi zen antzerki, telebista eta zinemagintzan, paper txikiak eta laburrak eginez. Julian Amyesen Muino bat Korean (1956) izan zuen lehenbiziko filma, eta ez zuen sosik ere kobratu hartan lan egiteagatik. Bigarren mailako hainbat paper egin zituen ondoren, 1963an Zulu errodatu zuen arte, Cy Endfielden aginduetara: Hegoafrika britainiarren pean zegoen garaian kokatzen da filma, eta ofizial aristokrata baten papera egiten du Cainek. Hurrengo arrakasta britainiar zerbitzu sekretuetako agente gisa (Harry Palmer) lortu zuen, The Ipcress File (1965) filmari esker. Hurrengo urtean (1966) Alfie egin zuen, Lewis Gilberten zuzendaritzapean.

Hortik aurrera heldu zitzaizkion Hollywooden lan egiteko eskaintzak, baita paper hoberenak ere: Sleuth (1972, «Arrastoa»), Laurence Olivierrekin buruz buru egindako izugarrizko filma (antzerki obra tankerakoa), Joseph L. Mankiewiczek zuzendua; Errege nahi zuen gizona (1975), John Hustonen aginduetara egina eta Sean Connery protagonistakide duena. Ondoren egin zituen California suite (1979), Herbert Rossek zuzendua; Ihesa ala garaipena (1980), berriro ere John Hustonen aginduetara; Erailtzeko Jantzia (1980, Brian De Palma) Nahaspila Rion (1984), Stanley Donenekin; Hannah eta bere ahizpak (1986), Woody Allen zuzendari zuela (Oscarra jaso zuen Cainek film horretan egindako lanagatik); Askatasun gozoa (1986), Alan Aldarekin; Le Plus Escroc des deux (1988), Frank Ozek zuzendua.

1990eko hamarkadan film hauek egin zituen, besteren artean: Jekyll & Hyde (1990), Blue Ice (1992, «Izotz urdina»), Bullet to Beijing (1995, «Bala bat Pekinera»), Blood and wine (1996, «Odola eta ardoa»), Mandela and Klerk (1996), The Cider House Rules (1999, Sagardoaren etxeko arauak). Azken film horrengatik bigarren mailako antzezle hoberenaren Oscar Saria jaso zuen.

Remove ads

Filmagintza hautatua

Remove ads

Oscar Sariak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads