Bebeto

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bebeto
Remove ads

José Roberto Gama de Oliveira, ezagunagoa Bebeto gisa (Salvador de Bahía, Brasil, 1964ko otsailaren 16a -), brasildar futbolari ohia da.

Datu azkarrak state deputy of Rio de Janeiro (en), Bizitza ...
Remove ads

Biografia

Rio de Janeiron hasi zen ospetsu egiten, hango talde nagusietako bitan jokatu zuelarik: Flamengo eta Vasco de Gama taldeetan.

1992an, Galiziako Deportivo Coruñakoan sartu zen. Golegile bikaina zen (1992an, Espainiako Ligako golegile nagusia izan zen), eta garaipen handiak lortu zituen, Mauro Silva brasildarrarekin batera, Deportivo Coruñakoarentzat. 1995ean, esaterako, Deportivok irabazi zuen Espainiako Liga, azken partidan, eta Bebetok sartu zituen bost golak.

1996an, ordea, Deportivo taldea utzi, eta Brasila itzuli zen, Flamengo taldera.

Hurrengo denboraldi-erdia Sevillan jokatu zuen, baina Brasila aldatu zen berriro, Salvador de Bahía estatuko Vitoria taldera.

Nazioarteko lehiaketetan, hainbat garaipen eta titulu lortu ditu: besteak beste, 1989ko Amerika Kopako golegile nagusiaren titulua eta 1994ko Munduko Txapelketa, Brasilgo selekzioarekin.

2010ean, Brasilgo Partido Democrático Trabalhistako hautagai gisa aurkeztu zuen bere burua Rio de Janeiroko Batzorde Legegilerako.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads