Benjamin Spock
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Benjamin McLane Spock (New Haven, Connecticut, AEB, 1903ko maiatzaren 2a - 1998ko martxoaren 15a) estatubatuar pediatra izan zen.
Remove ads
Biografia
Yale eta Columbiako unibertsitatean egin zituen ikasketak (1929). New Yorkeko Eritegia eta Cornelleko Medikuntza Eskolan pediatra gisa lan egin, eta eskolak eman ondoren, The Common Sense Book of Baby and Child Care (1946, Haurren zaintzaren sen onaren liburua) idatzi zuen, haurren elikaduran eta zaintzan zorrotzak izateko ohiturak erabat hautsi zituena. Liburuak polemika handia sortu zuen, gazteentzat askatasun handiegia aldarrikatzen zuelakoan; hala ere, eragin handia izan zuen gazteen hezkuntzan, batez ere eskolan. Hurrengo hiru hamarraldietan 30 milioi ale saldu ziren.
Aurrerago, Vietnamgo gerraren garaian, Estatu Batuen parte-hartzearen aurkako bake manifestazioetako buruetako bat izan zen. 1972an Estatu Batuetako lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua, Herriaren Alderdiaren hautagai gisa.
Beste zenbait lan aipagarri: Feeding Your Baby and Child (1995, Zure haurra eta semearen elikadura); Teenager´s Guide to Life and Love (1971, Bizitzari eta maitasunari buruzko gida nerabeentzat) eta Spock on Spock (1989).
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
