Bermuda

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bermuda
Remove ads

Bermuda[1] (ingelesez Bermuda) Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da. Bermuda geografikoki Ipar Amerikako uhartedia da, Ozeano Atlantikoan.

Datu azkarrak Bermudako Itsasoz Bestaldeko Britainiar Lurraldea, Geografia ...
Remove ads

Geografia

Thumb
Bermudako mapa

Bermuda Ozeano Atlantikoaren iparraldean kokatzen da, Ipar Carolinako kostaldetik 580 itsas-miletara hego-ekialderantz.

Bermudak 103 kilometroko kostaldea du eta 58,8 km²ko azalera. Uhartediko lekurik altuena 76 metroko Town Hill da.

Uhartediak 138 uharte ditu. Zaila da uharteen zerrenda bat egitea da, uharte askok izen bat baino gehiago dituztelako baina nagusiak Bermuda izenaz ere ezaguna da (batzuetan Bermuda Handiaz).

Remove ads

Historia

Ziur asko 1503an Palos de la Fronterako Juan Bermudez uhartedia ikusteko lehendabiziko europarra zen.

Gero, bai espainiarrek bai portugaldarrek uharteak bisitatu zituzten baina Bermuda okupatzeko lehendabizikoak britainiarrak ziren. Horrela, britainiarrentzat Bermuda Amerikara ailegatzeko lehendabiziko kanpamendu bihurtu zen eta, hurrengo mendeetan zehar, uhartediak bai Europa bai Amerikako gatazketan hartu zuen parte.

Bigarren Mundu Gerran, bere kokapen estrategikoa zela eta, Bermuda base militar bihurtu zen. 1941ean, metropoliak ez ezik Estatu Batuek ere baseak eraiki zituzten uhartedian. 1995eko irailaren 1ean, Erresuma Batuak eta Kanadak bere baseak itxi zuten eta 2002an AEBek gauza bera egin zuen.

Remove ads

Banaketa administratiboa

Thumb
Bermudako parrokiak

Bermudak bederatzi parrokia eta udalerri bi ditu.

  • Bermudako bederatzi parrokiak hauek dira:
    • Devonshire parrokia.
    • Hamilton parrokia.
    • Paget parrokia.
    • Pembroke parrokia.
    • St. George's parrokia.
    • Sandys parrokia.
    • Smith's parrokia.
    • Southampton parrokia.
    • Warwick parrokia.
  • Bermudako udalerri erantsiak hauek dira:
  • Bermudako udalerri ez-erantsiak hauek dira:
    • Flatts Village (herrixka)
    • Somerset Village (herrixka)

Demografia

Uhartediak 66.163 biztanle ditu. Horietatik %54,8 negroideak dira, %34,1 kaukasiarrak, eta %6,4 mestizoak. Bada portugaldar gutxiengo handi bat (%10), batez ere Azoreetatik etorriak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads