Bilore

Zaldibian egiten zen xaboi marka From Wikipedia, the free encyclopedia

Bilore
Remove ads

Bilore xaboi eta garbigarri marka izan zen, Gipuzkoako Goierri eskualdean ekoizten zena. José Gregorio Arana Goikoetxeak sortu zuen enpresa 1897an, Ordizian, baina geroago fabrika Zaldibiara aldatu zen.[1][2] 2003an itxi zen Zaldibiako lantegia,[3] eta 2021ean eraitsi zuten.[4]

Datu azkarrak Historia ...

Historia

José Gregorio Arana Goikoetxeak sortu zuen Bilore xaboi fabrika 1897an.[2] Lehenbiziko lantegia Ordizian zegoen. 1947an, sozietate anonimo bilakatu zen, kide hauek zituelarik: Andres Arana, Gregorio Mujika Gisasola, eta Zeberio eta Irala familiak. 1950eko hamarkadan beste planta bat zabaldu zuen Lucena herrian, Kordobako probintzian. 1962an, Ordiziako jarduera Zaldibiara eraman zuen.[5]

Xaboiak, garbigarriak eta lurringintzako produktuak ekoizten zituen. Arlo horretan lider izatera iritsi zen Espainian, eta atzerrira ere anitz saltzen zuen.[5] 1991tik aurrera, ordea, arazoak izan zituen enpresa lehiakideei aurre egiteko. Salmentak handitzeko asmoz, 2001ean faktoria bat erosi zion Unilever multinazionalari Haubourdinen, iparraldeko Frantzian.[6] Urte hartan, 80,4 milioi euroko salmentak eta 4,3 milioi euroko galerak izan zituen.[7]

Emaitza ekonomiko txarren ondorioz, 2002an ordainketen etenaldia iragarri zuen, eta hurrengo urtean lantegiak itxi zituen.[8] 2021ean Zaldibiako fabrika eraitsi zuten.[4]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads