Bizzariya
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bizzariya[1] (arabieraz: بزاريا) Nablus probintziako herrixka palestinarra da, Zisjordaniaren iparraldean, Nablusetik 13,3 kilometro ipar-mendebaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2.794 biztanle zituen 2017an[2].
Remove ads
Etimoligia
Bizzariya izena «bazaar» hitzetik dator, turkieraz «merkatu» edo «azoka» esan nahi duena[3].
Geografia
Bizzariya 'Ilan mendian dago, itsas mailatik 588 metroko gailurra duena. Herrixka itsas mailatik 450 metrotara dago[4].
Demografia
Herrixkako biztanleak hainbat familiatakoak dira, besteak beste, Hussein, Salim, Hammad, Naser eta 'Odah[3].
Ekonomia
Bizzariyako ekonomiako sektore nagusia nekazaritza da. 2013ko inkestaren arabera, hauek ziren herrixkako ekonomiaren sektoreak[3]:
- nekazaritza (% 40)
- Israelgo lan-merkatua (% 15)
- merkataritza (% 15)
- kudeaketa (% 13)
- industria (% 10)
- zerbitzuen sektorea (% 7)
Hezkuntza
Hiru eskola publiko eta bi haurtzaindegi pribatu daude Bizzariyan. 2012ko datuen arabera, 706 ikasle eta 43 irakasle zeuden herrixkan. 2007an, biztanleriaren % 95 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 80,5 emakumezkoak ziren[3].
Erlijioa
Bi meskita daude Bizzariyan: Emad ad Din Zinki eta Meskita Zaharra[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
