Botniako golkoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Botniako golkoa[1] (finlandieraz: Pohjanlahti, suedieraz: Bottniska viken) Itsaso Baltikoko ipar-muturreko golkoa da, Åland uhartearen iparraldean, Finlandia eta Suediaren artean dagoena. Urak nahiko hotzak dira, eta ez oso sakonak.
Remove ads
Etimologia
Antzinako eskandinavieraz Botn hitzak "badia" edo "golkoa" esan nahi du[2]. Suediarrek Bottenviken deitu zuten eta honen latinizazioa da gaur egungo Bothnia izena.
Geografia
Botniako golkoak 725 kilometroko luzera du eta zabalera 80 eta 240 kilometro artekoa da, guztira 117.000 km²-ko azalera hartzen duelarik.
Ez da sakona, 60 metroko batez besteko sakonera baino ez baitu, sakonera maximoa ere 295 metrokoa du. Honetaz gain kontutan hartu behar da isostasia prozesuaren eraginez lurralde guztia gorantz doala eta ondorioz sakonera urtetik urtera txikiagoa izaten ari da, azalera ere bai noski. Mende bakoitzeko 80 cm altxatzen da lurra batez beste[3].
Gazitasunaren gradiente bat bada hegoaldetik iparraldera jaisten dena. Negu partean golkoa izoztu egiten da, bost hilabete inguru irauten duhorrela.
Remove ads
Ibaiak
Golkoaren ertz bietan hainbat ibai itsasoratzen dira.
Hiri handienak
Ekonomia
Botniako golkoa inguratzen duen lurraldea taiga basoz estalia dago eta beraz egurgintza jarduera ekonomiko garrantzitsua da.
Itsasportu garrantzitsuak ere badaude[4], esaterako, Finlandian Rauma, Kokkola eta Tornio eta Suedian Gävle, Luleå, Skellefteå, Sundsvall eta Umeå[5]. Arrantza, berriz, ez da asko garatu bi arrazoi nagusirengatik: neguan golkoa izoztu egiten delako eta kutsadura arazoengatik. Arro nahiko itxia izanik Atlantiar Ozeanoko urekin ez da nahasten eta merkurio eta PCB mailak nahiko altuak dira.
Remove ads
Iruditegia
- Ilunabarra Finlandiako ertzean.
- Izotz-hauslea Botniako golkoan.
- Raumako itsasportua.
- Oulu inguruko uharteak.
- Ume ibaiaren estuarioa.
- Åland uharteak, hegoaldeko muga.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads