Merkurio (elementua)

80 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Merkurio (elementua)
Remove ads

Merkurioa[1], halaber zilarbizia[2], elementu kimiko bat da, Hg ikurra eta 80 zenbaki atomikoa duena. Bere izena eta ikurra (Hg) latinezko hidrargirium hitzetik datoz; azken hau, berriz, grezierazko hydrargyros (hydros, ura eta argyros, zilarra) hitzetik dator. Elementu honek metal-itxura du, eta laborategiko egoera estandarretan isurkari-egoeran aurkitzen den elementu metaliko bakarra da.

Artikulu hau elementu kimikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Merkurio».
Datu azkarrak Merkurioa, Ezaugarri orokorrak ...
Remove ads

Ezaugarri nagusiak

Zilarbizia metal astun zilarkara da. Giro-tenperaturan eta presioan isurkaria den elementu bakarrenetako bat da, bromoarekin batera. Gaizki eroaten du beroa beste metal batzuen aldean ipiniz gero, baina argindarra hobeto eroaten du. Erraz osatzen ditu nahasturak beste metal batzuekin, hala nola urrearekin edo zilarrarekin, baina ez burdinarekin. Uretan disolbaezina da, eta azido nitrikotan disolbagarria. Gas-egoerara igarotzean lurrun toxiko eta korrosiboak eratzen ditu. Azalari, begiei eta arnasbideei erasotzen die.

Bere oxidazio-egoerarik ezagunena bibalentea da, hau da, bi atomorekin soilik elkartzen da. Hala ere, 2007. urtean aurkitu zen tenperatura oso baxuetan (-260 °C) egoera tetrabalentean ere existitzen dela.

Merkurioa termometroetan, barometroetan, manometroetan eta beste tresna zientifiko batzuetan erabiltzen da. Hala ere, elementu honen toxikotasunaren ondorioz, debekatu egin da termometro medikoetan erabiltzea, eta, horren ordez, alkoholean oinarritutakoak edo termometro digitalak hobetsi dira. Oraindik ere zenbait ikerketa zientifikotan erabiltzen da.

Merkurioa mundu osoan zehar ageri da, eta forma disolbaezinetan, esaterako, zilarbizia sulfuro eran, kaltegabea da, baina oso toxikoa da disolbagarriak diren formetan.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo-estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads