Bougainville uhartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bougainville Papua Ginea Berriko uhartea da, Bougainvilleko Eskualde Autonomoko handiena. Geografikoki Salomon uhartediaren zati den arren, ez dago Salomon Uharteak estatuaren barnean. 9.318 kilometro koadroko eremua du, eta 2000. urtean 175.160 biztanle zituen.
Remove ads
Geografia
Oso uharte menditsua da, eta bertan bi sumendi daude (Balbi eta Bagana). Landaredi trinkoak estaltzen du, neurri handi batean, uhartea. Ekialdeko kostaldean ordoki estu bat ageri da, Kietatik hurbil.
Klima
Remove ads
Historia
Uharteak Louis Antoine de Bougainville itsasgizon frantsesari zor dio izena, hark aurkitu baitzuen 1768. urtean. Buka uhartearekin batera, Alemaniaren esku egon zen 1899tik 1914ra bitartean. Australiaren mende 1921ean, japoniarrek hartu zuten 1942. urtean. AEBek 1943. urtean eraso zuten. Bigarren Mundu Gerra bukaeran NBEk (Nazio Batuen Erakundeak) Australiaren mende utzi zuen uhartea 1975. urtera arte.
Bougainvillek birritan adierazi du independentzia, 1975ean eta 1990ean. Bigarren honek gerra zibil odoltsua izan zuen ondorio, 1998ko su etenenarekin bukatu zena. 2002an autonomia politikoa lortu ondoren, 2005ean estatutu berri bat lortu zuen, autodeterminazio eskubidea onartzen duena.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads