Bretainia (eskualdea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bretainia[1] (frantsesez: Bretagne, bretainieraz: Breizh, galoz: Bertaèyn) Frantziako ipar-mendebalean dagoen eskualdea da eta lau departamendu barne hartzen ditu: Côtes-d'Armor (22.), Finistère (29.), Ille eta Vilaine (35.) eta Morbihan (56.). 27.208 km² ditu, eta 2.906.197 biztanle (107 biz/km², 1999).
- Artikulu hau gaur egungo Bretainia eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bretainia (argipena)».
Eskualdeko hiriburu Rennes da hiri nagusia, 206.229 biztanle baititu.
Remove ads
Geografia
Bretainia historikoa
Sakontzeko, irakurri: «Bretainia»

Bretainiako abertzaleek aldarrikatzen duten lurraldea (Bretainia historikoa bezala ezagutua) egun Bretainia izena duen eskualde edo erregioaz landa, Loira Atlantiarreko departamendua ere barne biltzen du. Horrela, Bretainia historikoa 9 herrialdetan banatzen da:
- Bro Leon
- Bro Dreger (Treguier)
- Bro Kernev
- Bro Gwened (Vanetès)
- Bro Sant Brieg edo Penteur (Penthièvre)
- Bro Zol
- Bro Sant Malou
- Bro Roazhon
- Bro Naoned
Gaur egun
Ozeano Atlantikoak inguratzen du mendebalde, iparralde eta hegoaldean, ekialdean Loirerria eta ipar-ekialdean Normandia Beherea mugakide dituela.
Hiri nagusiak
Nantes (544.932 biztanle 1999an) hiriburu historikoa da eta Rennesen dago prefektura (521.188).
Hauetaz gain, beste hiri nagusiak hauexek dira:
- Brest: 149.634.
- Quimper: 64.900.
- Lorient: 59.189.
- Vannes: 51.759.
- Saint-Malo: 50.675.
- Saint-Brieuc: 46.087.
- Fougères: 21.779.
- Lannion: 18.368.
- Morlaix: 15.990.
- Pontivy: 13.508.
- Dinan: 10.907.
Hamar mila biztanletik behera dituzte beste herri hauek:
- Redon: 9.499.
- Guingamp: 8.008.
- Châteaulin: 5.157.
Remove ads
Kultura
Hizkuntzak
Frantsesa da gaur egungo hizkuntza nagusia, baina beste bi hizkuntza komunitate ere badaude:
- Bretainiera edo brezhoneg, lurraldeko mendebaldean (Bretainia Beherean) mintzatutako zelta hizkuntza.
- Galoa, ekialdean edo Bretainia Garaian hitz egindako erromantze hizkuntza.
Literatura
- Frantsesezko idazleak:
- Jules Verne (1828-1905).
- Bretainierazko idazleak:
Musika
- Gwendal taldea.
- Alan Stivell (1944-), musikaria.
Margolaritza
- Paul Gauguin (1848-1903).
Remove ads
Kirolak
Futbola
FC Nantes eta Stade Rennais FC (Rennes) ditugu talderik hoberenak.
Txirrindularitza
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako txirrindularien zerrenda»
Herrialdeak emandako txirrindularien artean, Bernard Hinault (1954-) dugu aipagarriena, Frantziako Tourraren garailea bost aldiz izandakoa.
Ikus, gainera
- Bretainia (lurralde historikoa)
- Zelta nazioak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads