Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua
Remove ads

Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua edo CERN[1] (frantsesez: Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire) munduko partikulen fisika laborategi handiena da.

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...
Remove ads

Historia

1954ko irailaren 29an 12 herrialde europarrek Biltzarra sortu zuten, egun nazioarteko zientzialarien lankidetza eredua eta ikerketa gune garrantzitsuenetariko bat dena. Kontseiluak 20 estatu kide ditu, finantza eta antolakuntzaz arduratzen dutenak. Gainera beste 28 herrialdek zientzialariak bidaltzen dituzte han lan egiteko. 28 herrialde hauetatik zortzik begiztatzaile kategoria dute Biltzarraren batzarretan.

CERNen lehendabiziko arrakasta zientifikoa 1984an gertatu zen, urte hartan Carlo Rubbiak eta Simon van der Meerrek Fisikako Nobel Saria lortu zuten W eta Z bosoiak aurkitzeagatik. 1992an Georges Charpakek sari bera jaso zuen.

Remove ads

Jardunbidea

CERN Suitza eta Frantzia arteko mugan dago, Genevatik gertu. Zenbait partikula-azeleratzaile ditu:

CERN oinarrizko fisikaz ez ezik beste zientzietaz ere arduratzen da. Adibidez, 1990ean, Tim Berners-Lee eta Robert Cailliauk www sistema asmatu zuten; CERNLIB matematikazko liburutegia asmatu zuten; iman supereroaleak hobetu zituzten, eta abar.

Remove ads

Kideak

Helbidea

Thumb

Helbide bi hauek ditu:

  • European Organization for Nuclear Research
CERN CH-1211 Genève 23
Switzerland
  • Organisation Européenne pour la Recherche Nucléaire
F-01631 CERN Cedex
France

Bitxikeriak

Dan Brown idazlearen "Angels & Demons" eleberriak CERNen du hasiera.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads