Calabria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Calabria[1] (italieraz: Calabria; napolieraz: Calavria; grekokalabreraz: Calavría; grezieraz: Καλαβρία; arbëresheraz: Kalavrì) hegoaldeko Italiako eskualdea da, Jonikoaren eta Tirreniar itsasoaren artean dagoena. 15.221,9 km²ko eremua du eta 2015eko uztailean 1.972.660 biztanle zituen[2]. Hiriburua Catanzaro da.
Remove ads
Historia
K.a. VIII. mendean kolonizatu zuten greziarrek Calabria. Magna Graecia koloniako lurralde izan zen, K.a. III. mendean erromatarrek konkistatu zuten arte. Harrezkero bizantziarrek, lonbardiarrek, normandiarrek, aragoiarrek eta Borboikoek izan zuten Calabria beren mende. 1860. urtean lotu zitzaion Italiako Erresumari. Lurrikara handiak izan dira Calabrian; 1783. urtekoan 40.000 izan ziren hildakoak.
Remove ads
Probintziak
Hizkuntzak
Italiera eta napoliera edo calabriera dira mintzaira nagusiak, eta okzitaniera-hiztunen uharte bat bada La Gardia udalerrian.
Calabriako beste hizkuntza-uharteak grikoa zein arbëreshera mintzatzen dutenek osatzen dituzte.
Ekonomia
Euri ezak nekazaritzaren garapena eragozten du. Industriak ez du garrantzi handirik. Calabria Italiako lurralde pobreena da; langileriaren herenak ez du lanik, eta errenta maila Italiako apalena da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
