Cárcar

Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Cárcarmap
Remove ads

Cárcar[4] ([kaɾkaɾ] gaztelaniaz eta ofizialki; Karkar [kaɾkaɾ], Karakarre [kaɾakaɾre], edo Karkarre [kaɾkare] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatutakoa. Udalerriak 1.081 biztanle zituen 2014. urtean.

Datu azkarrak Cárcar Karakarre/Karkar, Kokapena ...
Remove ads

Izena

Udalerriaren izen ofiziala eta euskal izen arautua Cárcar[5] bada ere, hainbatean Karkar edo Karakarre erabili izan da. Azken hau izan da herriko testu zaharretan agertzen den herriaren izena ere.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Cárcar Ega ibaiaren ondoko herria da, Lizarrako merindadearen hegoaldean eta Nafarroako hiriburutik 75 kilometrora kokaturik. Herria, NA-134 errepideak zeharkatzen du Andosillaranzko norabidean. Udalerriko etxeetako batzuk, harrian eraiki ziren, eta gaur egun etxebizitza erabilerarik ez duten arren, biltegi moduan erabiltzen jarraitzen dira.

Cárcarko herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Lerin, hegoaldean eta ekialdean Andosilla eta mendebaldean Sesma, Lodosa eta Sartaguda.

Klima eta landaredia

Klimaren ezaugarriak, negu hotzak, uda sargoriak, prezipitazio eskasak eta urte osoan zehar nahiko irregularrak, uda garaiko lehortea, eta iparreko zierzo haizea, klima mediterranearrari dagozkio. Erribera iparraldean egon arren, ezaugarri hauek Ebro ibaiaren sakonuneak dituen klimaren antzekoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 450 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko euritsuak 50 edo 60 baino ez dira izaten.

Jatorrizko landaredia erabat desagertu da nekazaritzaren hedapenaren ondorioz, gaur egun, makaldiren bat eta landatutako pinudiak dira Cárcargo zuhaitz nagusiak.

Remove ads

Historia

X. mendean Antso I.a Gartzeitz erregeak carcargo gaztelua eraiki zuen Iruñeko erreinuaren mugak defendatzeko asmoarekin, izan ere, X. mendearen amaieran, Cárcar musulmanek konkistaturiko lurren aurrean zegoen azken gotorlekua zen. 920 eta 924. urtera bitarte, Abderraman III.a musulmanak herria okupatu, eta su eman zion. XI. mendean Nafarroako erresumak lurraldea birkonkistatu eta erregeak Cárcar jaurerri bihurtu zuen.

Thumb
Herrigunearen inguruko lurren ikuspegia.

1222. urtean Antso Indartsuak herria erosi zuen eta horrela Pedro Diazen jabetza izateari utzi zion, Nafarroako erresuman behin betiko ezartzeko. 1277. urtean, herriak hondamena ezagutu zuen berriro ere, Gaztela erresumako ejerzitoak herria suntsitzean. 1428 eta 1485ra bitarte, herria Azkoiengo familiaren jaurerri izan zen, baina Foixeko Jaimek Azkoiengo Anarekin lehenengo eta Beaumonteko Catalinarekin izandako ezkontzek eraginda, Cárcar Beaumonteko Luisen eskuetara igaro zen. Beaumonteko Luis, Leringo kontea zen eta honek herria bere konderriaren barruan sartu zuen.

XIX. mendearen erdialdera, herriak independentzia eskuratu zuen, eta udalerri bihurtu zen, jaurgoak bertan behera geratzean. Lehen Gerra Karlistan, 1833 eta 1839ra bitartean, ejerzito konstituzionalak, Santa Barbarako eta San Miguel arkaingeruaren parrokiak okupatu zituzten, karlisten aurkako borrokan, hauek gotorleku moduan erabiltzeko.

Demografia

XX. mendearen lehen hiru hamarkadetan hazkunde esanguratsua izan zuen Cárcarrek, baina 1930eko hamarkadatik aurrera populazioaren gainbehera gertatu zen. 1930ean ia 2.000 biztanlera izatera iritsi zen, baina 2011n 1.112 baino ez zituen.

Biztanleriaren tamainaUrtea100012001400160018002000189019201950198020102040CárcarBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 86 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 7,17a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Remove ads

Politika

Udaletxea

Udaletxea Foruen Plazan dago, herrigunearen gunerik garaienean, elizaren ondoan. XVIII. mendean altxatutako eraikuntza barrokoa da. Udal bulegoen eraikinak hiru solairu dauzka, lehenak, pilastrez eutsitako arkupea dauka, lehen solairuan, balkoi handi bat dago, beheko solairuko atariaren gainean, eta azken solairuan hartzuriz egindako herriaren armarria dago. Armarria XVIII. mendearen bigarren erdian egin zuten estilo errokokoan. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 2

Udal hauteskundeak

2003an bezala Carcargo alkatea PSN alderdiko Germán Enrique Ágreda Sueskun atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien % 1,35a) eta zurizko 19 boto izan ziren (botoen % 2,16a). Abstentzioa % 10,37koa izan zen.

Cárcargo Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
PSN5756
UPN2843

2011n aurkeztu ziren hiru zerrendek hiruna zinegotzi atera zituzten. Bozkatuena Alternativa Independiente de Cárcar (AIC) izenekoa izan zen; Salomón Sádaba Díaz de Rada zerrendaburua alakte aukeratu zuten. PSNk galera handia izan zuen.

Cárcargo Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
AIC2823
UPN2423
PSN2263

Alkateak

Hauek izan dira Cárcargo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Maximo Agreda Pardo[6] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Juan Pardo Chelezquer[6] 1983 1987 Nafar Herriaren Batasuna
Venancio Samper Tanco[6] 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maximo Mendoza Ruiz[6] 1991 1995 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maximo Agreda Pardo[6] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Maximo Agreda Pardo[6] 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
German Enrique Agreda Sueskun[6] 2003 2007 Nafarroako Alderdi Sozialista
German Enrique Agreda Sueskun[6] 2007 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Salomon Sadaba Diaz de Rada[6] 2011 2015 Alternativa Independiente de Carcar
Maria Teresa Insausti Sola[6][7] 2015 2019 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Teresa Insausti Sola[6][7] 2019 2023 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Teresa Insausti Sola[7][8] 2023 Jardunean Nafarroako Alderdi Sozialista
Remove ads

Azpiegitura eta garraioak

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Kultura

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Carcar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,74k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

Carcargo herriko-jaiak Iraileko bigarren astean ospatzen dira, jaietako egun nagusia irailaren 14eko "Gurutzearen eguna" delarik. Astebete lehenago "Gazteriaren Jaia" ospatzen dute herriko gazteek.

Urtarrilaren 17an San Antonen eguna ospatzen da, afari eta sutzarrekin, Uztailaren 25ean Donejakue eguna, Otsailaren 3an San Blas, eta Maiatzaren 15ean San Isidro, herriko nezakariak omentzeko.

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Thumb
San Migel eliza.

San Migel Arkaingeruaren parrokia, estilo gotiko-pizkundetarrean eraikia, gurutze latindarraren oinarria dauka. Barruan, San Migelen erretaula dago, Nafarroako barrokoko eredurik garrantzitsuenetakoa.

Graziako Andra Mariren baseliza bestalde, eraikin barrokoa da. Martxoan erromeria antolatzen da bertara.

Carcartar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads