Carmen Santonja

madrildar egile abeslaria, musikagilea, idazlea, aktorea eta margolaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

María del Carmen Santonja Esquivias, ezagunagoa Carmen Santonja izenez (Madril, 1934ko uztailaren 4a – ibidem, 2000ko uztailaren 23a) madrildar egile abeslaria, musikagilea, idazlea, aktorea eta margolaria[1] izan zen, eta Vainica Doble musika-bikoteko kidea izan zen Gloria van Aerssen sevillarrarekin (1932-2015). Pop musika emakume-bikote hori modu irregularrean aritu zen lanean 1971 eta 2000 artean eta eragina izan zuen espainiar pop independentean.[2][3][4][5][6]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Tradizio artistiko handiko familia bateko kidea izan zen, eta pinturarako eta musikarako bokazio berezia izan zuen: Eduardo Rosales (birraitona; pintorea), Carlota Rosales (amona; margolaria), Miguel Santonja (aitona; musikaria eta konpositorea), Eduardo Santonja Rosales (aita; ilustratzailea, kartelgilea eta margolaria), Elena Santonja (ahizpa, telebistako aurkezle aitzindaria 1932-2016) eta Jaime de Armiñán (koinatua; zinema zuzendaria).

Musika-ikasketak egin zituen kontserbatorioan, eta 1960tik aurrera aktore gisa agertu zen zenbait filmetan, hala nola Marco Ferreriren El cochecito edo Manuel Summersen La niña de luto filmetan eta telebista-saioetan. Ingurune horretan hasi zen musika-goiburuak eta -gaiak konposatzen Gloria van Aerssen lagunarekin batera. 1971n Vainica Doble musika-bikotea sortu zutenean, konpositore gisa egin zuen lan nagusia.

1983an Fernando Telletxearen FAMA "El Otro Espejo" albumean parte hartu zuen, CFE diskoetxearekin. Abestian ahotsa jarri zien koroei eta "Oxford Street" abestiaren letra idatzi zuen.

Remove ads

Haur eta gazte literatura

Carmen Santonjak haur eta gazte literaturako hainbat izenburu ere argitaratu zituen: El planeta Analfabia, La malvada infantita, La sirena de la fábrica, Mermelada de anchoas, El pájaro de fuego, La leyenda de Santa María de la Pena Negra, La Boutique Fantasque edo Las travesuras de Till Eulenspiegel.[7]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads