Castelo Branco

From Wikipedia, the free encyclopedia

Castelo Brancomap
Remove ads

Castelo Branco Portugalgo ekialdeko hiria eta izen bereko barrutiaren hiriburua da. Erdialdeko eskualdeko Hegoaldeko Beira Interior azpieskualdean dago. 1.438 km²ko azalera du eta 2011n 56.109 biztanle zituen[1].

Datu azkarrak Administrazioa, Izen ofiziala ...
Remove ads

Historia

Kastro erromatar-lusitaniar batengandik jaso du izena, Castra Leuca ("kastro zuria"), Colina da Cardosa muinoan kokaturik zegoena. Populazioa muinoaren maldatan pilatuz joan zen.

Dena dela Tenpluaren ordenak lurraldea 1182an eskuratu zuen arte ez da askorik ezagutzen inguru honetaz. Fernandes Sanches nobleak Vila Franca da Cardosa herria eman zien tenplarioei. 1213an forua eskuratu zuen eta gaurko Castelo Branco izena hartu zuen. Inozentzio III.ak 1215ean baieztatu zuen. Tenplarioek gaztelua eraiki zuten eta harresiz inguratu zuten hiria.

1642an hiriburu bihurtu zen eta 1771 urtean hiria. 1881ean diozesiaren egoitza bihurtu zen. Artzapezpikuaren jauregiko lorategiak dira hiriaren erakargarri turistiko nagusia.

Remove ads

Fregesiak

  • Alcains
  • Almaceda
  • Benquerenças
  • Castelo Branco
  • Cebolais de Cima e Retaxo
  • Escalos de Baixo e Mata
  • Escalos de Cima e Lousa
  • Freixial e Juncal do Campo
  • Lardosa
  • Louriçal do Campo
  • Malpica do Tejo
  • Monforte da Beira
  • Ninho do Açor e Sobral do Campo
  • Póvoa de Rio de Moinhos e Cafede
  • Salgueiro do Campo
  • Santo André das Tojeiras
  • São Vicente da Beira
  • Sarzedas
  • Tinalhas

Klima

Castelo Brancok uda beroko klima mediterraneoa dauka, Csa Köppen klima sailkapenaren arabera[2].

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Castelo Branco, 1971-2000), Hila ...
Remove ads

Ondasun nabarmenak

  • Artzapezpikuaren jauregiko lorategiak

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads