Claus von Stauffenberg

From Wikipedia, the free encyclopedia

Claus von Stauffenberg
Remove ads

Claus Philipp Maria Justinian Schenk Graf von Stauffenberg, gehienetan Claus Schenk Graf von Stauffenberg edo Claus von Stauffenberg (Jettingen, Augsburgo, Alemania, 1907ko azaroaren 15a - Berlin, Alemania, 1944ko uztailaren 21a) alemaniar militarra izan zen.

Datu azkarrak Erster Generalstabsoffizier, Q233526 ...
Remove ads

Biografia

Estatu Nagusiko ofiziala izan zen, eta, besteak beste, Polonian, Frantzian eta Sobietar Batasunean borrokatu zen, baina, borroka haietan izandako zauriak zirela eta, erreserbara erretiratu behar izan zuen.

Hitler hiltzeko antolatu zen konplot bateko buruzagietako bat izan zen, eta Stauffenbergek berak Hitler hiltzeko ardura hartu zuen bere gain. 1944an atentatu bat egin zuen (bonba bat ezarri zuen Hitlerrek eta beste zenbait ofizialek bilera bat egin behar zuten kuartelean), eta atentatuaren ondoren, Hitler hila zelakoan, Berlina abiatu zen gobernua hartzera; atentatua, ordea, ez zen ongi atera, eta Berlinen atxilotu eta hil zuten.

Remove ads

Zinema

2008an Valkiria Operazioan oinarritutako Valkyrie filma estreinatu zen, Tom Cruise aktoreak Claus von Stauffenbergen papera antzeztu zuelarik.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claus von Stauffenberg Aldatu lotura Wikidatan
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads