Cobie Smulders

From Wikipedia, the free encyclopedia

Cobie Smulders
Remove ads

Jacoba Francisca Maria Smulders[1], ezagunagoa Cobie Smulders izenaz, (Vancouver, Columbia Britainiarra, Kanada, 1982ko apirilaren 3a) kanadar jatorriko estatubatuar aktore eta modeloa da.[2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Aita nederlandarra eta ama ingelesa ditu. Smulders Jacoba izenez bataiatu zuten bere izeba amona nederlandarraren omenez, eta hortik datorkio "Cobie" izengoitia.[3]

Txikitan medikuntzan edo itsas biologia arloetan lan egin nahi zuen, baina bigarren hezkuntzan eskola-antzezlanetan agertu zen, eta horrek antzerkigintzarekiko interesa piztu zion. 2000. urtean, Lord Byng Bigarren Eskolan amaitu zituen ikasketak, ohore handiz, eta «errespetatuena» izendatu zuten. Modelo-agentzia batek aurkitu zuen nerabezaroan, eta nazioartean desfilatzen hasi zen New Yorken, Parisen, Milanen, Berlinen, Atenasen eta Tokion, besteak beste.[4]

Venus Zine aldizkariarentzat egindako elkarrizketa batean, Smuldersek adierazi zuen "gorroto moduko bat" sortu ziola modelo izateari, eta esperientzia horrek, hasiera batean, zalantzan jarri zuela aktore gisa jarraituko ote zuen.[5]

Remove ads

Ibilbidea

Bere lehen paper ezaguna Jeremiah zientzia-fikziozko telesailean gonbidatu gisa egin zuen, eta ordutik hainbat telesailetan agertu da, The L Worden pertsonaia bat barne.

Bere lehen pertsonai nagusia ABCren Veritas: The Quest telesailean izan zen. Bere bigarren paper egonkorra CBSren sitcom batean izan zen, How I Met Your Mother ospetsua, non Robin Scherbatsky kanadar nazionalitateko telebista erreportaria ordezkatzen duen.

Zinemarako lehen protagonista The Slammin' Salmon (2009) izan zen, Michael Clarke Duncanekin batera. 2012an, superheroi fim bat egin zuen: The Avengers, non Maria Hillen papera jokatu zuen.

Remove ads

Bizitza pertsonala

Cobie, gaur egun Kaliforniako Los Angelesen bizi da, 2012an Taram Killamekin ezkondu zen. Hau 2004tik bere bikotekidea zen. 2009ko maiatzaren 14an bere lehen alaba jaio zen: Shaelyn Cado Killam. Haurdunaldia 2008ko azaroaren 26an iragarri zuen TV Guidek,[6] Alyson Hannigan lankideak berea iragarri eta hilabetera.[7] How I Met Your Mother Neil Patrick Harris (Barney Stinson) taldeko kidearen lagun mina da.

2015ean, Smuldersek obarioetako minbizia diagnostikatu ziotela 25 urte zituenean adierazi zuen, 2007an How I Met Your Motherren hirugarren denboraldia grabatzen ari zela. Obulutegietako bi tumore kirurgia bidez atera behar izan zizkioten, baina minbizia nodo linfatikoetara hedatu zen, eta horrek hainbat kirurgia egitera behartu zuen bi urtean zehar.

Filmografia

Filmak

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...


Remove ads

Antzerkia

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads