Conflent

From Wikipedia, the free encyclopedia

Conflent
Remove ads

El Conflent Ipar Kataluniako eskualdea da. Hiriburua eta udalerririk populatuena Prada da.

Thumb
Conflenten kokapena Ekialdeko Pirinioak departamentuan
Thumb
Canigó Vinçàtik ikusita.

Conflent eta Ipar Kataluniako beste eskualdeak Kataluniatik banandu ziren XVII. mendean Segadorsen Guduaren ostean sinatu zen Pirinioetako Hitzarmenaren ondorioz, 1659an. Han, Frantziak eta Espainiak Katalunia elkarren artean banatzea adostu zuten.

Remove ads

Geografia

Iparraldean Fenolhedés eskualdea (Okzitania) du, ekialdean Rosselló, mendebaldean Capcir eta Cerdanya eta hegoaldean Vallespir zein Ripollès.

Bi elementu gailentzen dira eskualdean: Tet ibaia, Conflent osoaren ardatza eta Canigó mendia, Rosselló eta Vallespirrekiko mugan eta Katalan Herri guztietan ezaguna.

Udalerriak

Hona hemen eskualdeko 51 udalerriak eta bere biztanleria[1].

Hauek dira eskualdeko udalerriak iturri tradizionalen arabera, adibidez Gran Enciclopèdia Catalanaren arabera[2]. Badira beste batzuk proposamen zenbaiten arabera Conflenten sar litezkeenak:

  • Nomenclàtor toponímic de la Catalunya del Nord izendegiak la Cabanassa, Montlluís, Planès, Sant Pere dels Forcats (tradizioz Cerdanyan) eta la Llaguna (Capcirren) Conflenten sartzen ditu; la Perxa mendateak markatzen duen muga naturalari men egiten diote erreferentziazko lanetakoa den zerrenda horren egileek (IECk eta Perpinyàko Unibertsitateak).
  • Sant Marçal eta la Bastida, gehienetan Rossellón sartuak, batzuen arabera Conflenten edo Vallespirren koka liteke; aipatu bi eskualdeen mugan dago. Geografikoki Rossellóri atxikitzea da logikoena, ohiko eskualdeei dagokienez. Aldiz, arestian aipatu Nomenclàtor toponímic lanak beste eskualde baten sorrera, Aspres, proposatzen du eta bertan kokatuko lirateke bi udalerriak, besteak beste[3].

Eskualde naturalak

Conflent azpieskualde edo eskualde natural batzuetan bana daiteke; haien arteko mugak ez daude beti guz<tiz argi. Hauek dira:

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads