Herrialde Katalanak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Herrialde Katalanak[1] (katalanez Països Catalans, askotan PPCC gisa laburduta) katalana mintzatzen den lurraldeari ematen zaion izena da. Orokorrean, Katalan Herriak Iberiar Penintsularen ekialdean kokatzen dira, Pirinioak eta Segura ibaiaren artean, Balear Uharteak ere batasun honetan sartuz. Zenbaitzuk Sardiniako Alguer (Alghero) hiria ere sartzen dute Katalan Herrien barne.

Hedadura 69.823 kilometro karratuetakoa da eta 12,9 milioi biztanle ditu (2004ean).
"Herrialde Katalanak" terminoa katalan nazionalista askok erabiltzen dute maiz.
Remove ads
Mugak
- Iparraldean Okzitania.
- Hegoaldean Murtzia.
- Ekialdean Mediterranear itsasoa.
- Mendebaldean Aragoi eta Gaztela-Mantxa.
Banaketa administratiboa
Tradizionalki eta administratiboki, Herrialde Katalanak ondoko lurraldeok osatzen dituzte, guztiak Espainiako administraziopean Ipar Katalunia (Frantzia), Andorrako Printzerria (Principat d'Andorra) eta L'Alguer (Italia) izan ezik:
- Katalunia (Catalunya), askotan Printzerria (Principat) deritzona. Pirinioetako Tratatuaren (1659) eraginez iparraldea (Ipar Katalunia) Frantziako estatuaren parte da. Hiriburua Bartzelona da.
- Balear Uharteak (Illes Balears). Hiriburua Palma Mallorcakoa (Palma) da.
- Sartaldeko Zerrenda Aragoien (Franja de Ponent edo aragoieraz Francha de Lebán). Hiriburua Fraga da.
Hizkuntzan oinarrituriko ikuspuntu batetik, Herrialde Katalanen barruan ondorengo lurraldeak ere sartzen dira:
- Sardiniako Alguer hiria, non katalanaren aldaera bat (algerera, alguerès) mintzatzen baita.
Remove ads
Demografia
Katalana hedatzen den lurraldeak 12.805.197 biztanle zituen 2006an. Valentziar Herriko eskualde gaztelaniadunetako biztanleria (719.970 lagun) eta Arango haranekoak (9.554 biztanle) kontuan hartuz, 13.534.721 biztanle dituzte Katalan Herriek.
Kultura
Literatura
Sakontzeko, irakurri: «Katalunierazko literatura»
Katalunierazko idazleen artean, nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.
Musika
Sakontzeko, irakurri: «Katalunierazko musika»
Azpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.
Inadaptats, Obrint Pas, Opció k-95, Els Pets, Sopa de Cabra eta La Gossa Sorda dira talde ezagunetako batzuk.
Antzerkia
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads