Cyryl Klimowicz
apezpiku katolikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Cyryl Klimowicz (errusieraz: Кирилл Леопольдович Климович, translit.: Kirill Leopoldovitx Klimovitx, bielorrusieraz: Кірыл Леапольдавіч Клімовіч, Kiryl Leapoldavitx Klimovitx; Amangeldi, 1952ko azaroaren 5a) poloniar jatorriko kazakhstandar-bielorrusiar-errusiar elizgizon katolikoa da. 1999tik 2003ra Minsk-Mahiliouko apezpiku laguntzailea izan zen eta 2003az geroztik Irkutskeko San Jose elizbarrutiko ordinarioa da.
Remove ads
Bizitza

Klimowicz Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialistan jaio zen guraso poloniarrengandik.[1] Bataioan Karl izena jarri zioten, baina Erregistro Zibileko langileak uko egin zion horrela erregistratzeari, Sobietar Batasunean «ez zegoela erregerik» esanez.[2]
1956tik 1965era Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistan bizi izan zen, eta gero Poloniara joan zen familiarekin. Bigarren hezkuntza amaitu ondoren, 1974an Olsztyngo Hosianum apaizgaitegian sartu zen. 1980ko ekainaren 8an, Józef Glemp apezpikuak apaiz ordenatu zuen Olsztyngo konkatedralean.[3]
Apaiztu ondoren, bikario gisa jardun zuen Wydminy, Pasłęk eta Klewkin; garai hartan, Olsztynen apaizgaitegi berri baten eraikuntzan parte hartu zuen. 1990eko uztailean, Minsk-Mahiliouko artxidiozesiko Hlybokaie herrira joan zen.[3][4] Handik gutxira, bielorrusiar herritartasuna jaso zuen.[2]
1999ko urriaren 13an, Joan Paulo II.a aita santuak Minsk-Mahiliouko apezpiku laguntzaile eta Arbako apezpiku titular izendatu zuen. 1999ko abenduaren 4an jaso zuen apezpiku-ordinazioa Minskeko Ama Birjinaren katedralean, Kazimierz Świątek kardinalaren eskutik.[5]
2003ko apirilaren 17an, Joan Paulo II.ak Irkutskeko San Jose elizbarrutiko apezpiku izendatu zuen.[4] Juzhno-Sakhalinskeko administratzaile apostolikoa ere bada.[5]
Remove ads
Sariak
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
- Annibale Francesco Clemente Melchiore Girolamo Nicola della Genga artzapezpikua (1794)
- Chiarissimo Falconieri Mellini kardinala (1826)
- Camillo Di Pietro kardinala (1839)
- Mieczyslaw Halka Ledóchowski kardinala (1861)
- Jan Maurycy Pawel Puzyna z Kosielsko apezpikua (1886)
- Józef Bilczewski artzapezpikua (1901)
- Bolesław Twardowski artzapezpikua (1919)
- Eugeniusz Baziak artzapezpikua (1933)
- Joan Paulo II.a aita santua (1958)
- Tadeusz Kondrusiewicz apezpikua (1989)
- Kazimierz Świątek kardinala (1991)
- Cyryl Klimowicz apezpikua[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
