DaVinci Resolve
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
DaVinci Resolve bideo-edizioko programa ez-lineala da, Blackmagic Design-ek garatutakoa. Windows, MacOs X edo Linux sistema eragilea duten ordenagailu pertsonaletan funtzionatzen du. Programak aukera ematen dio erabiltzaileari bideoak transferitu eta erregistratzeko disko gogor batean, eta bertan editatu, prozesatu eta esportatu daitezke hainbat formatutan.
Etalonaje digitaleko software gisa plazaratu zuten 2004an. Film baten argi eta koloretan aldaketak edo zuzenketak egitea da etonelajea, filma muntatu ondoren egiten da, behin betiko kopia egin aurretik), baina gerorago bideo-editore oso bihurtu da DaVinci Resolve, hainbat tresnarekin, eta zaleek zein profesionalek erabil dezakete.[1]
Freewarea da, ordaindu gabe erabil daiteke bertsio bat, ordainpeko Adobe Premier eta Adobe After Effects egiten dutena nolabait lortzeko. Ordainpeko bertsio bat ere badago (DaVinci Resolve Studio), HD baino bereizmen altuagoak eta 60 FPS baino fotograma-abiadura altuagoak onartzen dituena.
Remove ads
Historia

2004an, DaVinci Systems-ek Resolve merkaturatu zuen, filmetako kolorearen zuzenketan oinarritutako softwarea. Gainera, tresna aurreratuak eskaintzen zituen, irudien tamaina eta formatua tratatzeko.
Resolve izan zen, gainera, kolore-zuzenketaren barruan hainbat ezaugarri eta maila eskaini zituen lehen softwarea, irudi estatikoen edo mugimenduan daudenen gainean kontrol intuitibo eta zorrotza eskainiz. SD eta DV formatuetatik hasi eta HD eta 2K formatuetara arteko kalitateen etalonajea baimendu zuen lehena ere izan zen.
Lehen Resolve softwareak Resolve RT eta Resolve DI izan ziren. 2008an, DaVinci Systems-ek Resolve R (R-100, R-200, R-250, R-300, R-350, R-4K, R-3D) serieak eskaini zituen, PowerPlant txartelekin paraleloan prozesatzearen ordez NVIDIA txartel grafikoekin paraleloan prozesatuz, softwarearen errendimendua nabarmen hobetuz.[2]
Remove ads
Ezaugarriak
DaVinci Resolve-k bideo-formatu askoren edizio ez-lineala eskaintzen du hainbat alderditan. Bideo-edizio, etalonaje, zuzenketa eta audio-edizio (Fairlight) eta efektu bisual (Fusion) bidezko moduluak ditu. NLE eta Digital Cinema Package (DCP) motako beste softwareen arteko bitartekari gisa ere erabil daiteke, edo muturretik muturrera moduko bideo autonomoaren ediziorako aplikazio gisa.
fitxategi-formatu bateragarrien artean honako hauek daude: bideo-formatuak (adibidez,AVI, MP4, QuickTime, DNxHD eta XAVC; datuak trukatzeko formatuak (adibidez, XML, EDL, AAF, DCP, MXF eta CinemaDNG); eta audio-formatuak (adibidez, AAC, AIFF eta WV);[3]
Estudio bertsioa
DaVinci resolve-k (DaVinci Resolve Studio) izeneko ordainpeko bertsioa du, HD baino bereizmen altuagoak eta 60 FPS baino fotograma-abiadura altuagoak onartzen dituena. Estudioko bertsioan soilik eskuragarri dauden beste alderdi batzuk dira hauek: GPU batzuen laguntza, OpenFX plug-ins gehiagarriak (aurpegien jarraipena adibidez), bideoen zarata murriztea, mugimenduaren desfokatzea, HDR kolore-zuzenketa eta erabiltzaileen kolaborazio tresnak dira.[4]
Fairlight
14. bertsioaz geroztik (2017), DaVinci Resolve-k Fairlight-ek garatutako softwarearen bertsio integratu bat du (orain Blackmagic Design-en jabetzakoa dena), TB eta filmen postprodukziorako eta zuzeneko audio-nahasketarako diseinatua. Resolve-rekin integratutako softwareak 1000 audio-pista onartzen ditu. Beste funtzio batzuk dira 96 kanaleko audio-grabazioa eta 3d audio-nahasketa 5.1, 7.1 eta 22.2 formatuetarako.[5]
Fusion
15. bertsioaz geroztik (2018), DaVinci Resolve-k Fusion aplikazioaren bertsio bat ere sartu zuen, konposatzeko eta efektu bisualak sortzeko aplikazio bat, Blackmagic Design-ek ere garatua. Fusion nodoen bidez funtzionatzen du, eta nodo bakoitzak inplementatzen diren efektuen alderdi espezifiko bat osatzen du. Resolve-n integratu aurretik, The Martian edo The Hunger Games bezalako film eta telesail askok efektuak sortzeko erabili zuten Fusion.[6]
Tresna asko dituenez, beharrezkoa da horiek bereiztea hiru multzo haueta: edizio-tresnak, kolorea zuzentzeko tresnak eta esportaziokoak .
Edizioa
Bideo- eta audio-pista ugarirekin lan egiten du, bai eta hainbat edizio-funtziorekin ere (editatutako irudiak txertatu, ordeztu, gainidatzi, gainjarri, trukatu eta konbinatu). Testuinguruko tresna aurreratuak eskaintzen ditu, sekuentziak lekuz aldatzeko, luzatzeko edo laburtzeko, baita hainbat pistatan sekuentziak aldi berean mozteko ere. Iragazki, trantsizio eta efektu ugari ere baditu, eta horien edizio osoa ahalbidetzen du, iraupena eta sarrera- eta irteera-puntuak doituz. Gainera, erabilitako trantsizioak beste edizio-programa batera inportatzeko aukera ematen du, adibidez, Final Cut Pro X. Resolve-k abiadura aldatzeko aukera ere ematen du, bai azeleratzeko, bai atzeratzeko, editatzeko orduan.
Formatuei dagokienez, Resolve-k ia formatu guztiak editatzeko aukera ematen du, RAW formatuak barne, grabatutako materiala formatu-bihurketan denborarik galdu gabe eta irudien kalitateari eutsiz.
DaVinci Resolve-k audioa editatzeko tresnak ere eskaintzen ditu, pista desberdinak (monoa, estereoa edo 5.1) erraz nahasteko aukera ematen du, eta bolumen-kontrolak ditu, audioa denbora-lerrotik igo edo jaitsi ahal izateko.
Kolore-zuzenketa
Edizioan bezala, DaVinci Resolve-k kolorearen zuzenketa prozesatzeko eta editatzeko tresna ugari ditu. Resolvek nodoen bidezko prozesatze-sistema bat erabiltzen du, kolorea zuzentzeko eta nodo bakoitzean efektuak gehitzeko, gradazioak, efektuak eta nahaste gainjarriak konbinatzeko, eta, hala, itxura ugari sortzeko. RAW fitxategietatik abiatuta etalonajea egiteko aukera ematen du, irudiaren hainbat eta hainbat ezaugarri ukitzeko eta irudien tarte dinamikoari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Bere tresna ugariek aukera zabala ematen dute, zuzenketa errazenetatik, YRGB mailak kontrolatzea esaterako, zuzenketa aurreratuenetaraino, kolore eta argiaren espazio ezberdinak aldatzeko, adibidez Horrez gain, "Color Match" funtzioa ere badu. Horri esker, oinarrizko mailaketa primario bat automatikoki egin daiteke grabatutako planak aztertuz.
DaVinci Resolve-k denbora errealeko proiektu estereoskopikoetan kolorea zuzentzeko aukera ere ematen du, eta beste edizio-programa batzuekin (Final Cut Pro X, Adobe Premiere, Avid Media Composer eta abar) hasitako proiektuak etalonatzeko.
Esportazioa
DaVinci Resolve-k ia formatu guztietan inportatzeko aukera emateaz gain, formatu horietara esportatzeko aukera ere ematen du. Horrela, fitxategiak konprimitzeko eta ia edozein formatutara esportatzeko hainbat codec eskaintzen ditu. EXR edo DPX formatuetara artxiboak esportatzeko aukera ematen du, horrela ondoren beste software batzuekin efektu bereziekin tratatu ahal izateko. DaVinci-k prozesatze-ilarak sortzeko aukera ematen du, proiektu bat kalitate desberdinetako formatuetara esportatu behar izanez gero.[7]
Remove ads
Interfazea
DaVinciren interfazea modu intuitiboan diseinatuta dago eta bost orrialdetan banatuta, erabiltzailearen interfaze nagusia osatzen dute. "Media Page" fitxategiak inportatzen diren orria da, ondoren editatzeko hautatuak izateko, baita aurretik inportatutako fitxategien liburutegia ere. "Edit Page" k proiektuaren lema desberdinak barne hartzen ditu. "Page kolorea" proiektuaren kolore-zuzenketari buruzko alderdi guztiak editatzeko aukera ematen duen orria da. "Gallery Page" aukerak beste proiektu edo datu-base batzuen irudiak kudeatzeko aukera ematen du, uneko proiektuan erabiltzeko. Deliver Page: errendatzeko eta esportatzeko tresna guztiak ditu.
DaVinci Resolve erabili duten ekoizpenak
Filmak
DaVinci Resolve erabili izan da etalonajean edota edizioan hainbat filetan: Alien: Covenant, Avatar, Deadpool 2, La La Land, Kingsman: The Golden Circle, Pirates of the Caribbean, Prometheus, Robin Hood, Star Wars: The Last Jedi eta X-Men: Apocalypse.
DaVinci Resolve eta Blackmagic Design softwarea 2019ko Oscar sarietan argazki onenaren izendapena lortu duten zortzi filmetako bost sortzeko erabili zen, Bohemian Rhapsody, The Favourite, Roma, Green Book eta Vice barne. Gainera, 2018ko Oscar sarietarako izendatuta zeuden 13 film eta 2017ko Oscar sarietarako 9 film sortzeko erabili ziren.[8]
Telebista
DaVinci Resolve-ren softwarea hainbat programa eta telesailetan erabiltzen ari dira, hala nola NCIS: Los Angeles, American Horror Story, Once Upon a Time (telesaila), El mentalista, Faking it, Modern Family[9] eta A Game of Thrones, besteak beste.
Hamaika Telebistak DaVinci Resolve erabiltzen du.
Beste batzuk
Musika-bideoklipak, iragarkiak, kontzertuen ekoizpenak eta eduki digitalak sortzeko ere erabili izan da.
Remove ads
Baldintza teknikoak
- Sistema eragilea: Windows 10, MacOS 10.14.6 edo berriagoa, Linux centOS 7.3
- GPU: AMD, NVIDIA edo CUDA. 2 GB edo gehiago
- RAM: 16 GB edo gehiago
- SSD: 512 GB edo gehiago[10]
Deskarga
DaVinci Resolve Studio 17 bertsioa ordenagailuan instalatzeko (ordainpeko bertsioa), txartela banatzaile baimendu baten bidez erosi behar da. 255 euroko prezioa du lizentzia bakoitzeko, hau da, ordainketa bakarra egin behar da, hortik aurrera ez da hilero gehiago ordaindu behar.
DaVinci Resolve-k doako bertsioa ere badu: DaVinci Resolve 17. Konpainiak programaren doako alternatiba bat eskaintzen du, webgune ofizialetik deskargatu daitekeena.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads