Datibo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Datiboa kasu bat da, perpausaren objektu zeharkakoa adierazten duena, hots, nori eman zaion zerbait, nori hurbildu zaion norbait (edo zerbait).
Euskaraz
Euskaraz, datiboa NORI kasua da
- Mugagabean: -i edo -ri (Hiru etxeri teilatua konpondu diote / diete; Zein gizoni ahaztu zaio / zaie?).
- Singularrean: -ari (Gure etxeari teilatua konpondu diote).
- Pluralean: -ei (Hiru etxeei teilatua konpondu diete).
- Plural hurbilean: -oi (Hiru etxeoi teilatua konpondu diete).
Indoeuropar hizkuntzetan
Indoeuropar hizkuntzetan, datiboak objektu zeharkakoa adierazten du.
- Adibidez, latinez: Caesar donat panem tibi - Zesarrek zuri ogia ematen dizu.
- Adibidez, gaztelaniaz: Yo te he subido la bolsa - Nik zuri poltsa igo dizut.
Frantsesez, jabegoaren berri eman dezake: C'est à moi de jouer (Nire txanda da = Jolastea niri dagokit), baina C'est à moi (Nirea da = [Gauza hori] Niri da)
Helburua
Hizkuntza klasikoetan, datiboak helburuaren objektua ere adierazten du.
- Adibidez, greziera klasikoaz: τῷ βασιλεῖ μάχομαι - Nik erregeari borrokatu diot.
- Adibidez, latinez: libertate clamare - Askatasunagatik garrasi egin.
Remove ads
Ikus gainera
Kanpo estekak
| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads