David Guetta
frantziar DJ eta produktore diskografiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Pierre David Guetta (Paris, Frantzia, 1967ko azaroaren 7a) DJ eta musika elektronikoko produktore diskografiko bat da, house musikan espezializatua. 10 milioi disko baino gehiago saldu ditu eta 65 milioi single mundu osoan. Spotify plataforman 30.000 milioi aldiz jo dira bere abestiak[1][2], eta DJ Magek 2011, 2020, 2021, 2023 eta 2025ean egindako inkesten arabera munduko DJrik onena izan da[3]. 2023ean Billboardek bere "When Love Takes Over" abestia, Kelly Rowlandekin egina, dance-pop musikako historiako kolaborazio onena zela esan zuen[4].
1980 eta 1990ko hamarkadetan hainbat diskotekatan hasi zuen bere ibilbidea, Gum Production sortu eta bere lehengo albuma (Just a Little more love) atera baino lehen. Urte batzuk beranduago One love albuma atera zuen, Erresuma Batuan lehengo postura iritsi ziren "When love takes over", "Sexy Bitch" eta "Getting over" abestiak zituelarik.
Remove ads
David Guettaren diskografia
- 2002: Just a Little More Love
- 2004: Guetta Blaster
- 2007: Pop Life
- 2009: One Love
- 2010: One More Love
- 2011: Nothing But the Beat
- 2014: Listen
- 2015: Listen Again
- 2018: 7 eta Jack Back Mixtape
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
