David Thompson
politikari barbadostarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
David Thompson (Londres, 1961eko abenduaren 25a - Mapps, Saint Philip, 2010eko urriaren 23a) barbadostar politikaria izan zen. Barbadosko 6. lehen ministroa izan zen 2008ko urtarriletik hil zen arte.
Abokatu lanetan aritu zen Barbadosen eta zuzenbide irakaslea izan zen Mendebaldeko Indietako Unibertsitatean. 1978an Lanaren Alderdi Demokratikoan sartu zen eta Senatuko kide izan zen 1987ra arte. 1987an, hildako Errol Barrow ordezkatzeko aukeratu zuten legebiltzarrean.
Kultura ministroa izan zen 1991tik 1993ra eta Finantza ministroa 1993tik 1994ra Lloyd Erskine Sandiforden gobernuan. Sandiford ordezkatu zuen Lanaren Alderdiko buruan 1994an.
2007ko hauteskundeak irabazi eta lehen ministro karguaren zina egin zuen urtarrilaren 16an. 2010eko urrian Pankreako minbiziak jota hil zen.
Remove ads
Kanpo estekak
| Artikulu hau Barbadosko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
