Deliverance
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Deliverance, euskaraz: «Askapena», 1972ko John Boorman ingelesak zuzendutako thriller film bat da. James Dickey idazlearen Deliverance eleberrian oinarritua dago, gainera Dickey idazlea berak filmak sheriffaren papera antzeztuz agerpen labur bat ere badu. Jon Voight, Burt Reynolds, Ned Beatty eta Ronny Cox aktoreek antzeztu zuten.
Hego Carolinan filmatua izan zen.
Zalantzarik gabe, filma honetako une gogoangarriena lau protagonistetako batek eta oso bete-betea ez dirudien mutiko baten arteko banjo lehia edo erronka da. Bestalde, filma honetan gizon batek beste bat bortxatzen duen eszenak estreinatu zen unean eztabaida eta harridura handia piztu zituen.
Remove ads
Argumentua
AEBtako Georgia estatuko iparraldeko baso sakonean dagoen Cahulawassee ibaiaren harana urtegi baten eraikitzearekin urpean gelditu aurreti, Atlanta hiriko lau negoziogizonek kanoaz ibaiaren jeitsiera egiten dute. Lewis, lauetan naturan ibiltzen zailduena dagoena da, eta bere lagun Ed-ekin batera Bobby eta Drew hasiberriekin bidaiatzen dute. Baina lauon bizitzako abentura zirudiena, azkenean bidai arriskutsua bilakatuko da.
Remove ads
Aktoreak
- Burt Reynolds: Lewis Medlock
- Jon Voight: Ed Gentry
- Ned Beatty: Bobby Trippe
- Ronny Cox: Drew Ballinger
- Billy Redden: Lonnie (mutiko banjo-jolea)
- Bill McKinney: menditarra
- Herbert 'Cowboy' Coward: hortzik gabeko gizona
- James Dickey: Bullard sheriffa
- Macon McCalman: Arthur Queen
Kanpo estekak
- Deliverance filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Banjo lehia edo erronkaren eszena ikusgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads