Dilbeek
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Dilbeek (nederlanderazko ahoskera: ˈdɪlbeːk) Belgikako iparraldeko udalerri bat da, Flandriako Brabante probintziakoa. Herri hauek hartzen ditu barnean: Dilbeek bera, Groot-Bijgaarden, Itterbeek, Schepdaal, Sint-Martens-Bodegem eta Sint-Ulriks-Kapelle. 2013ko urtarrilaren 1ean 40.388 biztanle zituen. Dilbeek Brusela-Hiriburua eskualdearen kanpokaldean dago, Pajottenland izeneko zonaldean; horregatik Poort van het Pajottenland deitzen zaio, hots, Pajottenlandeko atea. Nahiz eta Belgikako nederlanderazko eremuan kokatua egon, badago frantsez hiztun gutxiengo bat tokiko batzarreko 33 eserlekutik 4 ordezkari dituena (2000an 5).[1] Funtsean erresidentzia gunea bat izanagatik, baditu landa guneak eta zonalde industrial batzuk ere.
Remove ads
Hiritar ospetsuak
- Romain Maes, txirrindularia eta 1935eko Frantziako Tourraren irabazlea (1913–1983)
- Johan Anthierens, kazetaria, publizista, kritikoa eta idazlea (1937–2000)
- Urbanus, umorista flamenko ezaguna.
Hiri senidetuak
: OberVellach, Hermagoreko zati, Austria
: Dalton, Georgia, AEB
: Franschhoek, Hegoafrika
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

