Dnipropetrovskeko oblasta

From Wikipedia, the free encyclopedia

Dnipropetrovskeko oblasta
Remove ads

Dnipropetrovskeko oblasta (ukraineraz: Дніпропетровська область) Ukrainako erdialdeko probintzia bat da, eta nazioko gune industrializatuena. 31.914 km²ko azalera du[1] eta 2008an 3.400.689 biztanle zituen[2]. Dnipropetrovsk da oblast honetako zentro administratiboa.

Datu azkarrak Dnipropetrovskeko oblasta Дніпропетровська область, Administrazioa ...
Remove ads

Hiri nagusiak

Dnipropetrovskeko oblasteko hiri nagusiak hauek dira (2005eko populazioa)[3]

  • Dnipropetrovsk: 1.054.219 biztanle
  • Kryvy Rih: 696.667 biztanle
  • Dniprodzerzhynsk: 249.530 biztanle
  • Nikopol: 131.774 biztanle
  • Pavlohrad: 113.748 biztanle
  • Novomoskovsk: 70.952 biztanle

Probintziaren antolamendua

Thumb
Dnipropetrovskeko oblasta: ikuspegi xehea.

Administrazioari eta jendegune motari erreparatuta, oblasta horrela dago antolaturik:

  • Zentro administratiboa - 1 (Dnipropetrovsk)
  • Raion edo barrutiak — 7
  • Herriak — 1438
  • Hiriak — 66
  • Silradak edo selsoviet direlakoak (barrutien barruan maila txikiagoko nekazari-herrixkak) — 288.

2020tik Dnipropetrovskek 7 raion ditu:

Remove ads

Giza geografia

2008an 3.400.689 bizilagun ziren, Ukrainako populazio osoaren %7,3. 2001eko erroldak emandako informazioaren arabera hauek ziren oblast honek biltzen zituen talde etnikoak:[4]:

  • Ukrainarrak- % 79.3
  • Errusiarrak- % 17.6
  • Bielorrusiarrak- % 0.8
  • Juduak- %0.4
  • Armeniarrak- % 0.3
  • Azeriarrak- % 0.2
  • Moldaviarrak- % 0.12
  • Ijitoak- % 0.11%,
  • Tartariarrak- % 0.11
  • Germaniarrak- % 0.11
  • Beste baztuk- % 0.95

Eta ama hizkuntzaren arabera:

Ekonomia

Industriak du garrantzi handien Dnipropetrovskeko oblastaren ekonomian. Ukrainako industria-ekoizpenaren % 16,9k du jatorri probintzia honetan, eta 473.000 behargin ari dira lanean sektore horretan.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads