Dohaintza (Nafarroako Erresuma)
Nafarroako Gorteek Koroaren esku utzi beharreko diru kopurua From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Dohaintza edo zerbitzua Nafarroako Erresumak Koroari egiten zion ekarpen fiskala zen. Gehienetan diru kopuru bat izaten zen, baina batzuetan armadarako gizonak edo bizigaiak ere. Borondatezkoa zela esaten zen, Erresumako foruak, pribilegioak eta legeak errespetatzearen truke. Betiere, Nafarroako Gorteek ez zioten sekula ezezkorik eman.[1][2]
Dohaintza eskuratzeko erregeordeak Gorteak deitzen zituen. Ematerakoan, zenbatekoa eta ordaintzeko baldintzak adierazten ziren. Horrenbestez, errege ogasun bat zegoen (alkabala, kuartelak, dohaintza eta abar bezalako zergak kobratzen zituena) eta erresumaren ogasun bat, zeinarentzat beste zerga batzuk kobratzen baitziren (esate baterako, binkulua).[1]
Remove ads
Historia
Konkistaren ondorengo lehenbiziko urteetan, Nafarroako errege-ogasuna agorturik zegoen. Hori zela eta, Gaztelako errege-erreginek berrantolatu zuten, diru-sarrerak arrazionalizatzeko eta handitzeko helburuarekin.[2]
Dohaintza zen Nafarroak espainiar monarkiari egiten zion ekarpen ekonomiko nagusia. Bi zergaren bitartez biltzen zen: kuartelak eta alkabalak. Kuartela zenbateko finko bat zen, Nafarroako herrien artean banatzen zena, bizilagun kopuruaren eta haien aberastasunaren arabera. Alkabala salerositako gauzen gaineko zerga zen. Denboraren joanean, hau ere diru-kopuru finko bihurtu zen, herrien artean banaturik kobratzen zena.[3]
1652-1654ko Gorteen bileran, kuartel eta alkabalez gain, Koroari 20.000 dukaten zerbitzua ematea erabaki zen, Kataluniako Segalarien Gerrara bidalitako 500 gizonetako erregimentuaren gastuak finantzatzeko. XVIII. mende hasieratik aurrera, Koroak eskatutako zenbatekoak handituz joan ziren; hori zela-eta, Hiru Estatuek zerga berri bat onartu zuten 1716an, Erresumako aduanetan bilduko zena.[2]
Remove ads
Ezaugarriak
XVIII. mendean Espainiako Koroa baldintzak aldatzen saiatu bazen ere, dohaintzak honako ezaugarri hauek zituen:[2]
- Borondatezkoa zen, eta horrela zegoen aitorturik 1512 baino lehenagotik. Nafarroako Hiru Estatuek Karlos III.a Noblearen (1424), Karlos Vianako Printzearen (1448), Joan II.a Aragoikoaren (1461) eta Katalina I.aren (1490) adierazpenak baliatu zituzten dohaintzaren borondatezkotasuna defendatzeko, XVIII. mendearen hasieran Felipe V.ak izaera hori zalantzan jarri zuenean,
- Maiztasuna ez zen urterokoa; izan ere, Gorteak bildurik ez zeuden urteetan ez zen ematen.
- Gorteek ezartzen zituzten dohaintza edo zerbitzuaren baldintzak.
- Erregeak onartzen zuenetik lege-indarra zuen.
- Hiru Estatuek askatasuna zeukaten dohaintzaren zenbatekoa finkatzeko.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads