Doneztebe–Elgorriaga geltokia

Nafarroa Garaiko tren geltoki zaharra From Wikipedia, the free encyclopedia

Doneztebe–Elgorriaga geltokia
Remove ads

Doneztebe–Elgorriaga (lehen: Santesteban–Elgorriaga) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki zahar bat da, Doneztebe udalerrian kokatua.

Datu azkarrak Kokapena, Udalerria ...

Gaur egun, Bidasoko bide berdearen barruan dago.

Remove ads

Historia

Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889an onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916an hasi zen martxan Elizondo eta Irun lotzen zituen linea, bai bidaiariak, bai ondasunak garraiatzeko. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen baina, zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatu zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzatze hori ez zen egin, eta Plazaolako trena izan zen Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatu zuena.[1][2]

1920an izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gutxiagora murriztu zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren, eta bederatzi urte geroago 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta txikiagoa izateak ekarri zuen krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetu baitzuten. Hiru urte geroago, 1956ko abenduaren 31n, behin betiko itxi zen trena.[3]

Remove ads

Doneztebe–Elgorriaga geltokia

Geltokia Irun-Elizondo burdinbidearen 37,7 kilometro-puntuan zegoen, 120 metroko altueran, Sunbilla eta Legasa geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads