Ellande Larralde

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ellande Larralde
Remove ads

Ellande Larralde (Izura, Nafarroa Beherea, 1939 Baiona, Lapurdi, 2012ko maiatzaren 14a) [1] euskal abeslaria eta irakaslea izan zen. 1970eko hamarkadan herriz herri ibili zen kantari Eñaut Etxamendirekin, Etxamendi eta Larralde bikotea osatuz. Kantuak, euskaraz guztiak, Etxamendik idatzi zituen, Larralderen laguntzarekin.

Artikulu hau kantariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Ellande Larralde lanbidez irakaslea zen, Donapaleuko Errekart lizeoan. Bere bizitzako azken urteetan musikari lotuta segitu zuen, Euskal Kantuzaleen Elkartearen sustatzaile gisa. Halaber, Izurako Haize Berri elkarteko presidentea izan zen. Ibañeta antzezlanean parte

Remove ads

Kantaria Larralderekin

Laborantza eskolako lankidea zen Eñaut Etxamendi lagun, kantagintzan abiatu zen. Ana Intxausti izan zen lehen kantaldien kudeatzailea eta haren bitartez ezagutu zuten Ez Dok Amairu taldea Donostian, 1965-1966an. Ez Dok Amairurekin batean egin zituzten lehen kantaldi handiak gero 1967an, nahiz eta lehenago ere hasiak ziren jadanik Uhartehirin, Behaskanen eta Larzabalen. Etxamendi eta Larralde bikote kantari ospetsua sortuta zegoen.[2][3]

Remove ads

Diskografia

Thumb
Etxamendi[Betiko hautsitako esteka] bere etxean 2010ean

Obra aberatsaren egilea da: ehun bat kantu (haietako batzuk lagun zuen Eustakio Mendizabal Txikiari eskainiak),

  • Joseba Elosegi'ri, Etxamendi eta Larralde (1971, Egia). Abestiak: 00:00 Ama Zer duzu Nigarrez; 02:33 Joseba Elosegiri; 06:50 Karabantxeldarrak; 11:05 Haurtxoa.
  • Tiki-Taka (1974, Egia)
  • Bilduma (1977, Egia)
  • Mai, Larralde, Etxamendi (1980, autoekoizpena). Maddi Etxamendi-rekin batera. Abestiak: 00:00 Zure Kontzertu Batez; 04:30 Nexka Lerden; 07:43 Ama noiz; 12:05 Euskal Herri Maitia; 15:56 Kartzelatik; 20:55 Aitaren Lurra; 23:12 Ez Dinat Ez Gero; 27:54 Bidez Bide; 31:45 Allenderena; 37:25 Krimarik; 41:02 Euskal Herri Poeta.[4]
  • Garai garratzak (1988, IZ)
  • Antologia (1998, Elkar)
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads