Ebla
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ebla[1] (sumerreraz: 𒌈𒆷, eb₂-la[2]; arabieraz: إبلا, Idlib eskualdea, Siria) antzinako Mesopotamiako hiria eta erreinua izan zen. Mardikhen, Alepo hiritik hurbil (Siriako ipar-mendebaldea) egindako indusketei esker da ezaguna. Bertan idazkera kuneiformean idatzitako taula ugari aurkitu da, antzinako hizkuntza semitiko batean idatziak.
Remove ads
Historia
Bi aro nagusi izan zituen: lehendabizikoa K.a. 3. milurtekoaren amaieran eta bigarrena K.a. 1800 eta 1650 artean. K.a. 3. milurtekoan, Eblako erreinuak Egiptoko faraoiekin harremanak izan zituen, akadtarrek hiria hartu eta bipildu zuten arte. K.a. 2000-1900 aldera, Ebla berriro eraiki zuten eta hiri boteretsua izan zen, K.a. 1650. urtean betiko suntsitu zen arte.
Bertan Eblako taulatxoak topatu zituzten, K.a. 2250 inguruan idatzi zituzten 20.000 taulatxo kuneiforme[3]. Nagusiki Sumerreraz eta lekuko hizkuntzaz, Ebleraz, idatzitza daude.
Lehenengo aldian honako errege hauek izan zituzten eblatarrek:
Bigarren aldian amortarren hiria izan zen.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

