UNESCOk ofizialki aitortutako interes bereziko ondare objektu edo leku From Wikipedia, the free encyclopedia
Munduko ondarea (Gizateriaren ondarea izenaz ezagunagoa), balio unibertsal berezia duela eta, UNESCOk hala izendatutako leku konkretua (hala nola, baso, mendi, laku, uharte, basamortu, eraikin edo hiri bat) da. Programa honek aparteko garrantzi kultural edo naturala duten lekuak identifikatzea, babestea eta gordetzea du helburu.[2]
Izendapena jasotzen duten leku edo eraikinak, Munduko Ondareen Zerrendan sartzen dira.
Prozesua hasten da estatu batek inbentario bat garatzen duenean ezaugarri natural edo kultural esanguratsuak dituzten bere gune guztiekin. Hori Behin-behineko Zerrendan sartzen da, eta ondoren hautagaitza-espediente batean koka daiteke. Gizateriaren Ondarearen Zentroak espediente hau egiteko laguntza eskaintzen du, eta ahalik eta osoena izan behar du.
Ondoren, espedientea bi erakundek ebaluatzen dute independenteki: Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (IUCN ingelesez) eta Monumentu eta Guneen Nazioarteko Kontseiluak (ICOMOS, ingelesez). Ondoren, erakunde horiek gomendioak helarazten dizkiote Gizateriaren Ondarearen Batzordeari. Komitea urtean behin biltzen da, hautagai bakoitza behin betiko zerrendan sartu ala ez erabakitzeko, eta, batzuetan, erabakia atzeratzen du estatu kideei informazio gehiago eskatzeko.
Proposaturiko leku hautagai batek puntu batean edo gehiagotan bete behar dituen hamar irizpide daude zerrendan sartzeko.
2004. urtearen amaiera arte, sei irizpide ziren ondare kulturala izendatzeko; eta lau, ondare naturala izendatzeko. 2005ean sistema hori aldatu zen, hamar irizpideko multzo bakarra osatzeko. Izendatutako tokiek "balio unibertsal aipagarria" eduki behar dute, eta hamar irizpidetik gutxienez bat bete.[3]
Unescoren sailkapenetan, bada beste kontzeptu bat, gizateriaren kultura ondare immaterialarena. Kasu honetan, honela defintzen da[4]:
Kultura-ondare immateriala honako hauek dira: praktikak, irudikapenak, adierazpenak, ezagutza eta trebetasunak, tresnak, objektuak eta artefaktuak, komunitateek, taldeek eta, kasu batzuetan, gizabanakoek, beren kultura-ondaretzat hartzen dituztenak. Kultura-ondare immaterial hori, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena, komunitateek eta taldeek etengabe birsortzen dute beren ingurunearekin, naturarekin eta historiarekin duten interakzioari erantzunez, eta identitate- eta jarraitutasun-zentzua ematen die, kultura-aniztasunarekiko eta giza sormenarekiko errespetua sustatuz.
Era berean, UNESCOk natura edo ondare naturala babesteko beste izendapen ofizial bat du, biosfera erreserbena, eta halako bi daude Euskal Herrian, Urdaibai[5] (Bizkaian) eta Bardea[6] (Nafarroan).
Euskal Herrian gizateriaren ondare izendatutakoak ondoko hauek dira:
Eskualdea | Naturala | Kulturala | Mistoa | Guztira |
---|---|---|---|---|
Afrika | 39 | 48 | 4 | 91 |
Arabiar Herrialdeak | 5 | 67 | 2 | 74 |
Asia-Pazifikoa eta Ozeania | 55 | 148 | 10 | 213 |
Ipar Amerika eta Europa | 68 | 417 | 11 | 496 |
Latinoamerika eta Karibea | 36 | 91 | 3 | 130 |
Guztira | 203 | 771 | 30 | 1004 |
Bikoiztuak kenduta | 15 | 26 | 1 | 42 |
Guztira | 188 | 745 | 29 | 962 |
UNESCOk 5 gune geografikotan edo eskualdetan banatzen du mundua, gizateriaren ondareei dagokienez:
Honako zerrenda honetan Gizateriaren Ondare izendatutako 10 leku baino gehiago dituzten herrialdeak agertzen dira:
Gizateriaren Ondarearen Batzarrean parte hartzen duten estatuak hauek dira:[7]
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
![]() |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.