Ekei Essien Oku

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Ekei Essien Oku, jaiotzez Eyo[1], (Calabar, 1924ko urtarrilaren 22a2004ko urriaren 16a) nigeriar liburuzain, historialari eta idazlea izan zen. Nigeriako lehen liburuzain tituludunetako bat izan zen, eta Nigeriako emakumezko liburuzain nagusia ere bai[2].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Oku Calabarren jaio zen 1924ko urtarrilean. Nigerian ikasi zuen, besteak beste Lagosko Queen's Collegen[3]. Hasiera batean irakasle lanetan aritu zen[4], liburuzain lanetan hasi aurretik. Geroago Londresera bidali zuten Ipar Mendebaldeko Unibertsitate Politeknikoan (gaur egun Londresko Iparraldeko Unibertsitatea) ikastera. Ikasketak amaituta, Nigeriara itzuli zen, eta 1953an liburuzain tituludun izatera iritsi zen Nigeriako lehen emakume bilakatu zen[5]. 1964an Nigeriako lehen emakumezko liburuzain nagusi bihurtu zen[4] eta kargu horretan Calabarren eta Lagosen jardun zuen[6].

1989an The Kings and Chiefs of Old Calabar (1785-1925) liburua kaleratu zuen. Horretarako misiolariek egindako erregistroak aztertu zituen, esklaboen matxinadaren garaikoak barne, eta esklaboak beren jabeen aldekoak zirela ondorioztatu zuen[4].

2000n, BBCk Okuren ibilbidearen profila egin zuen bere African Perspective azterketa batean[6].

Essien Oku buruzagiarekin ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaben ama zen[3].

2004ko urriaren 16an hil zen, 80 urte zituela[1].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads