El Bocal

From Wikipedia, the free encyclopedia

El Bocalmap
Remove ads

El Bocal edo El Bocal Real Fontellaseko udalerriko auzoa da. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, bi biztanle ditu.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

1842ko erroldak Fontellaseko udalerriari Fontellas y El Bocal deitzen dio, auzune hau gogoan izanda.

Remove ads

Demografia eta biztanleria

Azken hamarkadetan populazioa galduz joan bada ere, gehienezko biztanleria 1940ko erroldan izan zuen 132 biztanlerekin. 1960an oraindik 116 biztanle zituen, 38 etxetan banatuta.

El Bocaleko biztanleria
200020012002200320042005200620072008
1918211825192422

Historia

Fontellasko herrigunetik banandutako auzo hau Aragoiko Ubide Inperiala hasten den tokia da. Ubidea eraikitzeko lehen lanak 1528an hasi ziren Gil de Morlanesen eskutik. 1770ean uharka berri bat eraikitzen hasi ziren, jatorrizko ubidetik iparraldera, lehen uharka zaharkiturik geratu ostean. Uharka berria eraikitzeaz gain, hamaika konportadun "Konporta etxea" eraiki zuten Zaragozako Ramon Pignatelli abadearen ekimenez. Horrez gain, ubidearen ibilbidea ere aldatu zen, sakonera eta zabalera handituz, ubidea Zaragozaraino nabigagarria izateko.

XVIII. mendearen amaieran, El Bocaleko auzoa eraiki zuten, ubidearen mantenua egiten zuten langileentzako etxeekin, eta inguruko bidaiarientzako ostatu batekin. XIX. mendearen hasieran, ostatu berria, aduana eta San Carlos Borromeo eliza eraiki ziren.

Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Berriako artikulua El Bocalez[Betiko hautsitako esteka]
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads