El Pobal
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
El Pobal Muskizko auzoa da. Herriko hegoaldeko partean dago, justu Galdamesko mugan.Barbadun ibaiak auzoa zeharkatzen du eta antzinean bere uren indarra erabili zen burdinolak eginez. El Pobaleko burdinola Euskal Herrian dirauen gutxienetariko bat da, egun museoa dena. Burdinola Salazartarrek XVI. mendean eraiki zuten. Hurrengo urteetan, eraikina aldatu eta handitu egin zuten, ekoizpen-behar handiagoei aurre egiteko. XVIII. mendean bizi izan zuen burdinolak bere garairik onena. Orduan egin zituzten presa, ubidea eta tunel hidraulikoa.Auzoan XIII. mendeko El Pobaleko zubi erromanikoa dago ere bai.[1][2]

Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

