Elizabeth Reaser
estatubatuar aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Elizabeth Ann Reaser (Bloomfield, Michigan, AEB, 1975eko uztailaren 2a) aktore estatubatuarra da. Besteak beste, The Ex List, True Detective eta Saved telesailetan hartu du parte. Pantaila handian Esme Cullen pertsonaia interpretatu zuen Crepúsculo sagan.[1][2]
Remove ads
Bizitza
Reaser Michigan estatuko Bloomfielden jaio zen Detroit hiriko auzo pobre batean, baina Milfordeko landa eremuetan hazi zen, Michiganen. Karen Davidson (jaiotzez Weidman) eta John Reaserren alaba da. Hiru ahizpetatik bigarrena izan zen Elizabeth. Bere aitaordea William Davidson enpresari aberatsa izan zen, Detroit Pistons saskibaloi taldearen jabea.[3][1][4]
Reaser Bloomfield Hillseko Bihotz Sakratuaren Akademian ikasi zuen. Bigarren hezkuntza amaitu ostean, Oaklandeko Unibertsitatera joan zen, Rochester Hillsen, urtebetez, baina handik gutxira utzi egin zuen eta Juilliard School of Draman sartu zen, non 1999 urtean Arte Ederretan lizentziatu zen.[5][6][1][6]
Lan ibilbidea
Reaser Londresko antzerki produkzio batean agertu zen, bi laguneko audientziarekin.
Saved-(2006) lanerako larrialdi gela batean denbora pasatu zuen, medikuen portaera behatzen bere papera egiteko.

Zenbait Greys denboralditan parte hartu zuen, eta Alexen bikotekidea izan zen. Alexek bizia salbatu zion istripu batean (3. denboraldiko 17. kapitulua: La tierra dulce) "Epaimahaiaren Saria" irabazi zuen Newport Beach Film Festival-en eta Independent Spirit Award-erako izendapen bat, Emakumezko Aktore Onenarena. Reaserrek Emmy sarirako izendapena lortu zuen Anatomía de Grey drama telesailean, behin eta berriz gonbidatu gisa agertzeagatik.
2008 urtean Todos mis novios telesailean parte hartu zuen Bella Bloom pertsonaia interpretatuta, bere bizitzako bikotea ezagutu zuen neska gazte bat, eta urtebete baino lehen harexekin ezkondu behar zuena.
2008 urtean Twilight sagan parte hartu zuen eta Esme Cullen pertsonaia izan zen, Stephenie Meyerren nobeletan oinarritutako sagan. Pertsonaia hori sagako hurrengo emanaldietan jarraitu zuen. Esme Cullen pertsonaiari esker lortu du mundu mailan ospea eta aitortza irabaztea.
Reaser 2010 urteko urrian agertu zen CBSren The Good Wife drama legalean.
Remove ads
Filmografia

Remove ads
Sariak eta izendapenak
Aktoreen Sindikatuaren saria
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
