True Detective

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

True Detective (euskaraz: «Benetazko Detektibea») AEBko polizia drama generoko telesaila bat da. Nic Pizzolatto idazle, gidoigile eta ekoizleak sortu eta 2014ko urtarrilaren 22an HBO telebista katean estreinatu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Sortzailea(k) ...

Lehen denboraldi horren ondoren, telesailak jarraipena izan zuen, baina denboraldi bakoitza istorio beregain independentea da. Ezaugarri amankomunak dituzte istoriek, ordea: bi ikertzaile edo polizia, ohikoan bata kasu zahar batekin kezkatua, bestea kasu berriago batekin; eta bien arteko loturek elkarrekin kolaboratzera eramango dituzte. Halaber, ikertzaileek sekretu pertsonal eta profesionalak dituzte, eta ikerketa legearen barruan zein kanpoan garatzeko prest egongo dira.[1]

Remove ads

Denboraldiak

  • 1. denboraldia (2014), arrakastatsua, telesailaren jarraipena erabakitzeko baliagarri izan zena.
  • 2. denboraldia (2015); kritikarientzat porrota.
  • 2019an, lehen denboraldiaren arrakasta berreskuratu nahian, Nic Pizzolatto showrunnerra jatorrira itzuli zen hirugarrena kudeatzera.
  • 4. denboraldia 2024ko urtarrilean estreinatu zen, zenbaketaz gain, aparteko izenburu batekin izendatua: True Detective: Night Country.
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads