Emakumezkoen Traineru Liga

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Emakumezkoen Traineru Liga, babeslearengatik Euskotren Liga izenaz ezagutzen dena, Kantauri kostaldean jokatzen den emakumezkoen estropada liga nagusia da. TKE erakundeak antolatzen du.

Datu azkarrak

2009an abiatu zen Liga eta lehenengo bi ekitaldietan selekzioek hartu zuten parte, hirugarrenetik aurrera kluben arteko Liga da. San Juanek bost garaipen lortu zituen jarraian 2014 eta 2018 artean, ordutik aurrera Orio eta donostiarrak (Arraun Lagunak eta Donostiarra) izan dira puntan. 2023an zortzi trainerutako Liga osatu da.

Emakumezkoen Traineru Ligaren amaiera Zarauzko Ikurrinan izaten da urtero, jardunaldi bikoitzeko banderan. Irailean play-offak jokatzen dira.

Remove ads

Historia

Ligaren aurretik

Hondarribian 2005 urtean jokatu zen emakumezkoen lehenengo traineru estropada, Txingudi Bandera delakoan, eta bertan Cabo da Cruzek irabazi zuen Txingudiren (Hondarribia A.E.), Urola Kostaren (Zumaia-Getaria) eta Isuntzaren aurretik. Bandera honek aurrera jarraitu zuen, baina benetako denboraldia 2008an iritsi zen, Txingudi Banderaz gain Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak, eta Kontxako Bandera jokatzean. Aipatu behar da Kontxako Banderarako sailkapen estropadan zortzi traineruk hartu zutela parte, tartean Kataluniako bik ere bai.

2008ko denboraldiko banderen garaileak:

Ligaren ibilbidea

Thumb
Gipuzkoako selekzioa.

Aurreko urtean Kontxako Bandera eta Euskadiko traineru txapelketa jokatu zirela ikusita, 2009an abiatu zen Emakumezkoen Traineruen Liga. Lehenengo bi ekitaldietan selekzioek hartu zuten parte, Gipuzkoak, Bizkaiak, Galiziak eta harrigarria bada ere Katalunia izan zen 2009an eta Kantabria 2010ean.

Gipuzkoan traineruen kopurua handia zenez elkarteen arteko Gipuzkoako Liga antolatu zuten haien artean. Gipuzkoako Liga honetan traineru bizkaitarrak eta kantabriarrak ere aritu izan ziren, gonbidatu gisa. Galiziako emakumezkoek ere haien arteko Liga antolatu zuten.

Horrela beraz, 2011. urtean Emakumezkoen Traineru Liga bera ere elkarteen arteko Liga bihurtu zen. Zazpi klubek hartu zuten parte bi multzotan banatuta. Hurrengo urtean sailkapen estropada bat egin zen eta lau onenek Euskotren Liga jokatu zuten eta lau hauek eta gainerakoek Gipuzkoakoa, aldi berean. 2018an Gipuzkoako Liga ETE Liga bihurtu zen eta igoera eta jeistiera play-offak ezarri ziren, denboraldi hasierako sailkapen estropada baztertuz eta lau trainerutako Liga sistema iraunkor bat finkatuz.

Zortziko Liga

2023an jauzi kualitatibo bat eman zuen Ligak, zortzi traineruk hartuko baitute parte maila gorenean. Horretarako 2022an ETE Ligan eta Galiziako Ligan sailkaturiko lehenengo biak sartu ziren Liga nagusirako. Galizian uko batzuk egon baziren ere lortu zen zortzikotea osatzea.

Emakumezkoen Traineru Ligaren eboluzioa

Informazio gehiago Urtea, Traineruak ...
Remove ads

Palmaresa

Thumb
San Juango Batelerak dira Ligako palmaresean nagusi.
Thumb
Oriotarrek 3 Liga irabazi dituzte.
Thumb
Zumaiarrek bi Liga dituzte.
Thumb
Getaria-Tolosa izan zen Liga irabazi zuen lehenengo kluba.
Thumb
Arraun Lagunakek hiru Liga irabazi ditu.

Garaipenak

Ligak

Informazio gehiago Taldea, Garaipenak ...

Estropadak

  • 2025 barne:
Informazio gehiago Taldeak, Garaipenak ...

Patroiak

  • 2009-2018 artean traineru irabazlearen patroia eta 2019tik aurrera patroirik onenaren saria (beltzez).
Informazio gehiago Taldea, Garaipenak ...
Remove ads

Parte hartzeak (2011- )

Kluben sailkapena

Informazio gehiago Taldea, Sailkapena ...

Probintziak denboraldika

  • 2011: zazpi traineru (finalean lau)
  • 2012-2022: lau traineru
  • 2023- : zortzi traineru
Informazio gehiago Urtea, PON ...
  • 2011 eta 2012an Rias Baixas izan zen galiziarren ordezkaria. Probintzia bietako arraunlariak zeuden.
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads