Ereño

Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Ereñomap
Remove ads

Ereño Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, herrialdearen iparraldean eta Busturialde eskualdean kokatua.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Ereño Busturialdeko eskualdearen ekialdean kokatzen da. Gernikatik Lekeitiora doan BI-2238 errepideak herriaren erdigunea zeharkatzen du. Gernikatik 10 kilometrora eta Lekeitiotik 14 kilometrora dago. Herriak, Ibarrangelurekin eta Earekin egiten du muga iparraldean, Gautegiz-Arteagarekin mendebaldean, Ispasterrekin ekialdean, eta Kortezubirekin eta Nabarnizekin hegoaldean.

Ereño, Ereñozar mendiaren magalean dago, itsasoaren mailatik 150 metrora. Mendiei dagokienez, bi gain dira aipagarri Busturrigain mendia (558 m.) ipar-ekialdean kokatua eta Ereñozarreko San Migel (447 m.) ekialdean. Udalerri nahiko menditsua dela esan daiteke.

Orotara lau auzo daude: Akorda-Bollar, Basetxeta-Atxoste, Elexalde-Zeeta eta Gabika. Herriaren erdigunea Elexalde-Zeeta da, San Migel elizaren inguruan sorturiko etxe multzoa.

Remove ads

Historia

Bi izan dira Ereñoko elizatearen historiaren ardatza, Santimamiñeko kobazuloa batetik eta harrobiak, bestetik. Ereño "Marmolaren hiriburu" ere deitu izan dute, udalerriko harrobietatik ateratzen zen harri gorriagatik (ez da berez teknikoki marmol edo haitzurdina, baizik eta kareharri mota bat). Ereño Gorria deritzon harri hau, mundu osoko eraikin erlijiosoetan eta jauregietan erabilia izan da. Tomas Goikolea historialariaren arabera, Ereño, lehen herrixka, IX. mendean sortu zen eta herriko biztanleak Santimamiñeko kobazuloan bizi izandako lehen gizakien ondorengoak izan litezke. Ekitaldi ofizialean 2024an harri gorri hau ondare harri izendatu zuenean Geologia Zientzien Nazioarteko Elkarteak.[5] [6]

Nekazari-herria izanik, artoa eta patatak lantzen zituzten bertako biztanleek batetik, eta abeltzaintzan ere aritzen ziren, bestetik. Dena den, harrobiaren ustiaketari esker, nekazaritzaz gain beste jarduera ekonomiko batean ere aritzeko aukera izan zuen herriak, inguruko nekazari-udalerrietan gertatu ez bezala.

1950eko hamarkadatik aurrera harrobien gainbehera etorri zen eta horrekin batera biztanleriaren beherakada. Herritar askok Gernikara eta Bilbora jo zuten.

Remove ads

Demografia

Ereñoko biztanleria

Euskara

Ereñoko Maria Luisa Elorza[7] hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[8][9] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ereñoko euskara bizkaieraren barruan dagoen Busturialdeko euskaran[7][10] kokatzen da. Busturialdeko herririk euskaldunena Bermeo da. eta UEMAko kide da.

Politika

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Ereñoko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Joseba Zarragoikoetxea Cenicacelaia da.

Ereñoko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 7
142 (% 70,3)
Bildu
2 / 7
55 (% 27,23)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2007ko udal hauteskundeak

2007-2011 legegintzaldian Ereñoko alkatea Eusko Alderdi Jeltzaleako Juan José Arribalzaga Elordieta izan zen.

Hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Ereñoko Udala
AlderdiaBotuakZinegotziak
EAJ1555
AE542
PSE-EE20
Remove ads

Garraiobide eta azpiegiturak

Herrira ailegatzeko BI-2238 errepidea hartu behar da. Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibuseko A3526 lineak Ereño, Nabarniz eta Gernika lotzen ditu.

Ondasun nabarmenak

San Migel eliza

San Migel eliza Ereñoko eraikin garrantzitsuena da. Herriko harrobietatik ateratako marmolez egina, mendeak igaro ahala handituz joan zen, eredu gotikoa oinarri hartuta. Oraindik ere, aztarna gotikoak daude eraikinean, horma, leiho eta kono itxurako arku batean.

Ereñozarreko San Miguel baseliza

Izen bereko mendiaren tontorrean kokatzen da eta Ereñoko frontoiaren atzetik eskuinaldean dagoen bidexka batetik heltzen da mendiaren gainera eta baselizara. X. mendetik 1660. urtera arte parrokia izan zen. Baselizaren barruan harrizko sarkofago zahar bat dago.

Mendiaren gainetik eskualdeko eta Urdaibaiko ikuspegi zoragarriaz goza daiteke, inguruko herriak eta Kantauri itsasoa ikusgai direla.

Potoko leizea

Potoko leizea Elexaldeko auzoan kokatzen da, hara heltzeko Busturrigain mendirako bide bat hartu, eta, aurrerago, beste bide bat, ezkerrera, hartu behar da. 1935. urtean aurkitua, gaztainondoz eta artez betetako baso txiki baten ondoan dago kobazuloa. Haitzuloak areto handi bat dauka eta bertan eskultura bat eskegita dago. Eskulturak "Ixiltasun Borobila" du izena eta Edu Gordok egina da.

Remove ads

Ereñoar ospetsuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads