Ispaster

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ispastermap
Remove ads

Ispaster Bizkaiko ipar-ekialdeko kostaldeko udalerri euskalduna da, Lea-Artibaiko eskualdekoa. 719 biztanle zituen 2016. urtean.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Geografia

Ingurune naturala

Kostaldean, herriak Ogella hondartza dauka itsasoarekin muga. Hondartza harriz osaturik dago baina batzuetan itsasoak harea biltzen du bertan. Ez du itsasorako sarrera erosorik, hala ere, depresio karstiko baten kokaturiko lur emankorrak ditu, nekazaritzarako aproposak. Bereizgarri geologiko horren ondorioz, udalerriaren hegoaldeko paisaia, muinoz, kobaz eta trokaz osaturik dago.

Otoio (396 metro) eta Arterreta (251 metro) dira herriko tontorrik aipagarrienak.

Udalerri mugakideak

Iparraldean Kantauri Itsasoa du udalerriak.

Auzoak

Elexalde, Ispasterko udalerriaren gunea, XIX. mendeko lana da, askoz lehenagoko aztarnak daude bertan. Elizarekin angeluzuzena den plaza txiki batek, jauregi batek eta horren barruan dagoen udaletxeak osatzen dute. Elkarri atxikitako etxeak dauzkan kale estu bat plazaren alde zabalean amaitzen da.

Gainerako biztanleak baserrietako auzoetan, sakabanatuta, bizi dira. Auzo horiek bi aldetan bereizten dira: Goierri eta Beterri. Estatistikoki, honakoak dira auzoak:

Remove ads

Demografia

2019. urtean Ispaster herriak 741 biztanle zituen. Horietatik, %21,46ak 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotako herritarrak %8,37 ziren.[6]

Informazio gehiago Ispasterko biztanleria ...

Historia

Historiaurrea

Kobeaga I eta II (Barainka) aztarnategietan topatu dira giza hondarrik zaharrenak, baita Urtiagako kobazuloan, Jentilkoban (Iperratx, Solarte) eta Otoioko Jentilkoban (Artika). Lehenengo biak garrantzitsuenak dira: Kobeaga II Ispasterreko lehendabiziko populazio aztarna da. Mesolito garaiko arrantzaleen herrixka da, K. a. 3500 ingurukoa, Neolito hasi baino lehenxeagokoa. Kobeaga I-en aurkitu dira hezurrean egindako apaindura ugari, baita keramika aztarnak ere. Kronologian zalantzak daude, agian Brontze Aroko nekropolia izan zelarik.

Erdi Aroa

1334koa da lehendabiziko aipamen idatzia, Alfonso XI.a erregeak emandako agindu batean agertzen dena. Bertan, eskatzen du Lekeitioko elizari itzultzea Amoroto, Ispaster, Gardata eta Asumendiko monteroen hamarrenak edo diezmos. Izan ere, Ispaster elizate moduan antolatuta zegoen, eta horrek ekarriko zizkion sarritan ondoko uriarekin liskarrak, Lekeitiorekin alegia. Hau zerbait orokorra izan zen garai hartan Bizkaian, Lur Laua eta hirien arteko tira-birak hain zuzen ere.

Hala ere, Jaurerria gogorren astindu zuen liskar nagusia oinaztar eta ganboatarren arteko borroka izan zen. Ispaster oinaztarren aldekoa izan zen, Adán de Yarza familia, Agirreko jaunak eta Zubietakoak izan ere.

Thumb
Ispasterko agintariak XX. mende hasieran

Aro modernoa eta garaikidea

Uzta txarrak, epidemiak eta gerrak direla-eta, XX. mendea arte hazkunde demografikoa ez da sendoa izango. Nekazaritza eta abeltzaintza ziren jarduera nagusiak, arrantza Lekeitiorekin lotuago baitzegoen. Artoaren kultiboa gako nagusietakoa izan zen XVII. mendearen hasieran, eta zehazki herri honetan 1614tik aurrera. Honekin lotuta, errotak ugaritu egin ziren, eta herriak 4 eduki zituen 1630 inguruan. Gainera, lurralde hauetan zutik dirau Bizkaian dagoen haize-errota bakarrenetarikoa, Aixeder izenekoa, 1728 inguruan egindakoa.

XX. mendeaeren azken laurdenean, Ispasterko zentral nuklearra eraikitzeko proiektua egon zen, Ogella hondartzaren inguruan; baina Lemoizko ekimenak baino gutxiago egin zuen aurrera proiektuak.

1980ko otsailaren 1ean udalerriko errepide batean Ispasterko atentatua gertatu zen. ETAk prestaturiko ekintza, sei guardia zibil erahil zituzten eta bi etakide bat hil ziren halaber.

Remove ads

Ekonomia

Gaur egun, industrialde txiki batean "Onduvisa" enpresa eta "Lealde" kooperatiba daude. Turismoa da beste baliabide garrantzitsu bat, landa ostalaritzan Kurtxia, Logortza eta Natxiondo etxeekin eta bestela Zubieta jauregiko apartahotelarekin. 3 jatetxe daude bestela udalerrian.

Sektoreak honela banatzen ziren 2017an: Lehen sektorea %8,8; bigarren sektorea %29,2; hirugarren sektorea %58,4. Eraikuntza sektorea %3,6.[6]

Remove ads

Politika

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Ispasterko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Jesus Maria Lekerikabeaskoa da.

Ispasterko udalbatza

Alderdia

Ispasterko udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
240 (% 51,95)
Herritarren Ahotsa (HA)
3 / 7
217 (% 46,97)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeak

Ispasterko udalbatza

Alderdia

Ispasterko udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
238 (% 56.67)
Herritarren Ahotsa (HA)
3 / 7
182 (% 43.33)
Datuen iturria: Hauteskundeen Emaitzen Artxiboa

2019ko udal hauteskundeak

Hauek izan ziren emaitzak: EAJk 227 boto; Independenteek 193 boto; PPk boto bakarra.[7] Garbiñe Saenz de Buruaga Garralda izendatu zuten alkate.[8]

Remove ads

Kultura

Euskara

Ispasterko Juan Larrinaga[9] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[10][11] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ispasterren euskaldunak %88,85 dira eta kale erabilera %73,5. Bertako euskara sortaldeko bizkaieraren barnean dago katalogatuta, Lea-Artibaiko hizkeran[10][11] hain zuzen.

Jaiak eta ospakizunak

Kirola

Bertako Ipargorri kirol elkarteak Ispasterko Udala Sari Nagusia ziklo-kros lasterketa antolatzen du, urtero.

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Thumb
Zubieta jauregia
Thumb
Ispaster Elexaldeko San Migel eliza.

Ondare zibilean, aipatzekoak dira:

Erlijio-ondarearen artean, berriz:

Azkenik, nabarmentzekoak dira Kobeaga I eta II eta Iperratxeko eta Otoioko Jentilkobak, bertan historiaurreko aztarnategiak topatu dituzte eta.

Remove ads

Ispastertar ospetsuak

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads