Erradula

From Wikipedia, the free encyclopedia

Erradula
Remove ads

Erradula molusku batzuek elikatzeko erabiltzen duten egitura anatomiko bat da, horzdun mihi baten antzekoa[1]. Gastropodoek eta zefalopodoek dute batez ere, bibalbioek ez. Moluskuen taldeko egitura propioa da eta haietatik aparte ez da aurkitzen.

Thumb
Molusku baten erradula.

Hortz txiki ugari dituen zinta bat da eta elikagaia hestegorrian sartu aurretik txikitzeko erabiltzen dute, hala molusku belarjaleek nola haragijaleek.

Remove ads

Egitura

Bi atal nagusi ditu:

  • Odontoforoa: kartilagozko oinarri bat da, azpian erradula mugituko duten muskuluak txertatzen zaizkio. Kanpotik barnerantz mugitzen da[2].
  • Benetazko erradula: odontoforoa estaltzen duen egitura da, hortzen ilarek osatzen dutena.

Hortzak

Thumb
Erradularen mikroskopio ikuspegia.

Aurretik atzera doazen hortzen ilarak azaltzen ditu erradulak. Erdialdeko ilara bat dago, hortz nagusiak dituen ilara bakarra, eta alboetan bigarren mailako hortzen ilarak eta bazterreko hortzen ilarak daude.

Belarjaleek hortz gehiago dituzte, algak arraspatzeko hortz asko behar baitira. Haragijaleek erdialdeko ilara badute eta alboetakoak galduz joan dira.

Kitinazko hortzak dira, baina askotan mineralizaturik aurkitzen dira kaltzio karbonatoz, magnetitaz, fosfato ferrikoz edota hainbat mineralen trazaz (opalo, lepidokrozita, frankolita, dahlita, goetita...)[3].

Remove ads

Funtzionamendua

Gihar indartsuei esker ahotik kanporatu egiten da erradula eta sustratua karraskatzen du. Listu guruinek mukia jariatzen dute erradula lubrikatzeko eta askaturiko partikulak pilatu eta irensteko.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads