Kitina
Intsektuen eta bestelako artropodoen kutikulan dagoen polisakarido nitrogenoduna. N-azetilglukosaminaren polimero bat da. From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kitina onddoen zelula horman eta artropodo batzuen kanpo-eskeletoan dagoen polisakaridoa da[1]. Zelulosaren ondoren naturan dagoen polimero ugariena da.
Remove ads
Etimologia eta historia
Kitina frantsesezko chitine hitzetik dator eta hau grekerazko χιτών izenetik. "Estalkia" edo "oskola" esan nahi du. Kitinaren egitura Albert Hofmann suitzarrak zehaztu zuen 1929 urtean.
Egitura
N-Azetilglukosaminaz osaturiko homopolisakaridoa da (zehazki, N-azetil-D glukosa-2 amina). Monomero horiek β(1→4) loturen bidez elkarturik daude (glukosa molekulek zelulosa osatzen duten modu berean)[2]. N-Azetilglukosaminaren disakaridoa kitobiosa da, eta hau ere har daiteke kitinaren monomero gisa.

α-kitina eta β-kitina existitzen dira. Naturan α-kitina da ohikoena, artropodo eta onddoen kutikuletan agertzen aita. β-kitina txibietan baino ez da aurkitu.
Kitina ez da uretan eta disolbatzaile organikoetan disolbatzen. Azido inorganikoetan (klorhidriko, sulfuriko...), baina, disolbagarria da, azetilo taldea galtzean kitosanoa bihurtzen baita.
Remove ads
Erabilerak
Karramarroen kanpo-eskeletotik erauzi ohi da, azidoak erabiliz. Aplikazio ugari ditu: eragile malutatzaile gisa uren tratamenduan, lodigarri moduan elikagai-industrian, industria farmazeutikoan, etab.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
