Eskualde

From Wikipedia, the free encyclopedia

Eskualde
Remove ads

Eskualdea lurralde azalera bat biltzen duen kontzeptu geografiko bat da, banako kontzeptua den tokiaz gaindi eta erreferentziazko eremu geografikoa baino txikiagoa. Euskaltzaindiak sinonimotzat ditu erregioa eta eskualdea[1], baina erabilpenean eskualde gehiago agertzen da bere testuetan, nahiz eta, kontzeptu bat azaltzearren adibidez "eskualde hizkuntzak"[2] zein "erregio hizkuntzak"[3] erabiltzen dituen.

Thumb
Nafarroa Garaiko eskualdeak, legez definituak 2020an.

Eskala kontua izan ohi da erregio eta eskualdearen arteko desberdintasun bat, ñabardura mailakoa. Euskal Herriaren barruko esparruez ari garenean, eskualde da gehien erabiltzen den terminoa, ofizialki ere bai hala nola Nafarroa Garaiak foru lege batez bere lurraldeko eskualdeak definitu zituenean[4]. Eskala handiagoan, esate baterako, kontinentekoan edo Europako Batasunekoan, erregio terminoa erabil daiteke usuago (baina eskualde ere bai)[5].

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads