Esna

From Wikipedia, the free encyclopedia

Esna
Remove ads

Esna (إسنا) Egipton dagoen hiria da, Nilo ibaiaren ibarrean, Luxorretik 55 kilometro inguru hegoaldera, Qena gobernazioan. Antzinako Iunyt edo Ta-senet zen, Goi Egiptoko III. nomoaren hiriburua, Hierakonpolis eta Eileitiaspolisen ondoren. Grezieraz Λατόπολις (Latopolis)[1] edo πόλις Λάτων (Polis Laton)[2] edo Λάττων (Laton)[3] zen, latinez Lato.

Datu azkarrak Esnaإسناⲥⲛⲏ𓉺𓐰𓈖𓇋𓇋𓏏𓐰𓊖 𓊃𓐰𓈖𓐰𓏭𓏏𓐰𓊖, Administrazioa ...
Remove ads

Uhartea

Nilo ibaiaren uhartea, hiriaren ondoan kokatua, ezinbesteko pasabidea da hamar metro inguruko garaiera igarotzeko, nahitaezko geltokia ibaitik nabigatzen duten itsasontzi guztientzako.

Khnumen tenplua

Khnum jainkoaren gurtzari eskainitako santutegi bat, Esnan, Egiptoko XVIII. dinastiako Tutmosis III.a eta Amenofis II.a faraoien erregealdian hasia izan zen. Geroago, saitar garaian, bere zimenduen gainean, Esnako hirukoari eskainitako tenplua eraiki zen, Khnum, Anuket eta euren alaba Seshat alegia. Tenplu hau, Ptolomeo VI.ak, Ptolomeo VIII.ak eta erromatar gobernariek hedatu zuten.

Remove ads

Gela hipostiloa

Osorik, gela hipostiloa baino ez da kontserbatu, Tiberio erromatar enperadorearen erregealdian hasia, Klaudio eta Vespasianoren erregealdietan jarraitua, Domiziano, Trajano eta Hadrianoren garaiko apaindurarekin. Hamahiru metro baino gehiagoko garaiera duten hogeita lau zutabek, kapitel konposatu ederrekin, sabai arkitrabatuko lauza handiak eusten dituzte. Baxuerliebeek, jainkoen eszenak dituzte, faraoiaren ehizarena, testuak Khnumentzako ereserkiekin, jai egutegi bat, eszena astronomikoak eta zodiakoko zeinuak.

Hondakin arkeologikoak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads