Esvaniera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Esvaniera edo svanera (ლუშნუ ნინ, luxnu nin) svanek hitz egiten duten hizkuntza da, Kaukasoko kartveliar hizkuntzen familiakoa. 23 000 inguru[1] hiztun ditu Georgiako ipar-mendebaldean, Svaneti eskualde historikoan (egun Samegrelo-Zemo Svaneti eta Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti eskualdeen artean banatua).

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...

Ez du ez forma estandarrik ez ofizialtasun estatusik, eta familian edo lagun artean besterik ez da erabiltzen. Eskolan ere ez da irakasten. Hiztun gehienak elebidunak dira, eta bigarren hizkuntza gisageorgiera erabiltzen dute. UNESCOk arriskuan dagoen hizkuntza gisa sailkatzen du[2], umeek etxean gero eta gutxiago jasotzen dutelako[3].

Remove ads

Dialektoak

Svanerak bost dialekto ditu[1]: goi-svanera dialekto multzokoak (goi-balera eta behe-balera) eta behe-svanerakoak (laxkhera, lentekhera eta txolurrera). Dialekto multzoek elkarrekiko ulergarritasun txikia dute.

Ezaugarriak

Beste kartveliar hizkuntzak ez bezala, svanerako bokalek umlaut izeneko aldaketa egiten dute; gainera, goi-balerak eta laxkherak bokal luzeak eta laburrak bereizten dituzte. Hizkuntza ergatiboa den arren, ergatibitate hautsia dauka, kasu ergatiboa lehenaldian baino ez da erabiltzen. Ergatiboz gain, beste 5 kasu daude, atzizkien bidez markatuak; kasuekin batera, postposizioak erabiltzen dira. Ez dago genero gramatikalik. Aditzek komunztadura polipertsonala dute.

Remove ads

Idazteko sistema

Egun georgiar alfabetoan oinarritutako sistema bat erabiltzen da; hala ere, ez dago idazkera arauturik.

ა̈ ა̄ ა̄̈
ე̄ ი̄
ო̈ ო̄ ო̄̈
უ̈ უ̄ უ̄̈ უ̂
ჷ̄

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads