Etxebarriko geltokia (Bilboko metroa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Etxebarri Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerriaren hegoaldean kokatuta dagoena. 1. linearen geltoki-burua da, eta gaur egun eraikitze azterlanetan dagoen 5. linea martxan jartzen denean linea berriaren geltoki-buru ere izatea aurreikusten da. 2005eko urtarrilaren 8an inauguratu zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.
Remove ads
Sarbideak
Geltokiak sarbide bakarra du bestibulura. Bestibulutik nasetara eskailerak zein igogailuak daude.
Geltokia
Lurgainean eraikia, Etxebarri udalerriaren hegoaldean kokatzen da, ArcelorMittalen lantegiaren ondoan. Markesinadun bi nasa eta trenbideez gain hiru bolumenez osatuta dago: bidaiarien eraikina, eraikin teknikoa eta autobusak geltokiratzeko gunea.
Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena du, bestibulua jasotzen du behe solairuan eta bizikleta aparkaleku, igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[2] Goiko solairuan, bi luzetarako argi zuloen bitartez argi naturala sartzen da, eta nasak gainetik zeharkatzen dituen pasabidea dago, zeinak nasetara bide ematen duen. Akabera metalikoak eta beira erabiltzen dira gehien bat.
Bidaiarien eraikinari atxikita autobusak geltokiratzeko gunea dago. Lau nasa eta sei autobusentzako tokiz osatzen da eta gaur egun Etxebarri Bus udalerri barneko zerbitzuak baino ez du erabiltzen, 2014ko abenduan Etxebarriko Udalak Bizkaibus zerbitzuak eskaintzen zuen anezka geltokian gelditzea debekatu ondoren.[3] Honen inguruan Bizkaiko Garraio Partzuergoaren disuasio-aparkalekua dago, 167 kotxeentzako tokiduna.[4] Garraio publikoa erabiltzekotan hobaridun tarifa eskaintzen duen aparkalekua da, mugikortasuna eta garraio publikoa sustatzeko modura.
Geltokia eraiki eta urte horretako abenduan Etxebarriko Udalak oinezkoentzako pasabide bat eraiki zuen geltokiaren inguruan, geltokia eta Lezama-Leguizamon auzoa eta industrialdeak elkarlotzeko.[5]
Remove ads
Lotuneak
Autobus geltokian gaur egun Etxebarri Bus zerbitzua baino ez da eskaintzen. Hiri barruko autobusaren bi lineak geltokitik pasatzen dira, 1. lineak Doneztebe, San Antonio eta Kukullaga auzoak elkarlotuz eta 2. lineak Metro geltokia eta Legizamon eta Bokete industrialdeak.
1 | Linearen hasiera | Metakal 3 - Euskotren, San Esteban 12 - Kukullaga, San Antonio 2 - Marivi Iturbe - Polikiroldegia, San Antonio 48 - Galizia 24 | Santa Marina |
2 | Linearen hasiera | Baseliza, Fuenlabrada 3 - Nerbioi 1 - Poligono Legizamon, Zuberoa 15 - Lezama Legizamon 8 - Tomas Meabe 8 | Bokete, Zubialdea |
Bidaiariak
Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[6]
![]() |
Irudi galeria
- Geltokiko kanpoaldea
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads