Europako Irrati-Telebista Batasuna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Europako Irrati-Telebista Batasuna (EITB), ofizialki frantsesez: Union Européenne de Radio-Télévision (UER) eta ingelesez: European Broadcasting Union (EBU), Europa eta Mediterraneoko irrati-telebista publiko erakundeen elkartea da. 73 kide aktibo ditu 56 herrialdetan, eta beste 37 kide-lagun bere eremu geografikotik kanpoko 22 herrialdetan. Genevan du egoitza nagusia. Besteak beste, urtero Eurovision Abesti Lehiaketa ekoizteagatik da ezaguna.
Remove ads
Deskribapen orokorra
Telekomunikazioen Batasun Internazionalak Europako Emisio Eremu bezala zehazten duen herrialdeetako zerbitzu publiko irrati-telebista erakundeek lortu dezakete kidetza aktiboa. Kideek hurrengo onurak dituzte:
- Mundu mailako edukiak eskuratzea; bai kirol eskubide esklusiboak, zein berri, musika eta haur programen elkarbanatzea.
- Brusela eta nazioarteko plataforma nagusietan egiten den lobbying-an ahotsa edukitzea
- Elkarbanatze, ikasketa eta lankidetza aukerak hainbat biltzar, lan talde eta zuzendutako aholkularitza jardueretan
- Teknologia eta berrikuntza berriak ikasi eta elkarbanatzeko zentroa aditu talde batekin
Europako Irrati-Telebista Batasunaren ekoizpen ezagunena Eurovision Abesti Lehiaketa da. Besteak beste, Eurovision Dantza Lehiaketa, Junior Eurovision Abesti Lehiaketa, Eurovision Musikari Gazteak, Eurovision Dantzari Gazteak, Eurovision Urteko Abesbatza, eta beste zentzu berdineko lehiaketa batzuk ere ekoizten ditu.
Irrati ekoizpenen artean Euroclassic Notturno dago – gau osoko musika klasiko saioa –, eta baita saio tematiko bereziak ere, urteroko Eguberri musika saioa adibide.
Europako Irrati-Telebista Batasuneko kide aktibo ugarik aldi berean lortzen dituzte Munduko Futbol Txapelketa edo hainbat kiroletako Europako Txapelketak bezalako ekitaldiak emateko eskubideak. Europako Irrati-Telebista Batasunaren bitartez Europa osoan ikusi ahal izaten den telebista saio bat Vienako Urteberri eguneko kontzertua izaten da.
Remove ads
Kide aktiboak
Etenduran dauden kideak
Kide aktibo ohiak
Remove ads
Kide lagunak
Europa eta Mediterraneoko eremutik at, Telekomunikazioen Batasun Internazionalaren partaide diren herrialdeetako irrati-telebista talde eta erakundeek, Europako Irrati-Telebista Batasunaren kide-lagun bilakatzeko eskaria egin dezakete. Urtero diru-sarrera bat ordaindu behar dute. Hala ere, Eurovision sareko ekitaldi propioetan partaidetza ez zaie bermatzen. Kasu batzuetan gonbidapena jaso dezakete; Australiak Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartzeko gonbidapena jasotzen du, nabarmenki.
Kide partaide onartuak
Talde eta erakunde batzuek ez dituzte kide aktibo edo kide-lagun bilakatzeko baldintzak betetzen, baina, Europako Irrati-Telebista Batasunari emisio zerbitzuak ematen dizkiotenez, kide partaide onartu estatusa jasotzen dute.
Remove ads
Kanpo estekak
- (Ingelesez) (Frantsesez) Europako Irrati-Telebista Batasunaren webgune ofiziala
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads