Eva Yerbabuena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Eva María Garrido García (Frankfurt am Main, 1970), ezagunagoa Eva Yerbabuena izengoitiz, espainiar flamenko-dantzari eta koreografoa da. Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen 2001ean, eta Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina 2017an.[1]
Remove ads
Bizitza
Espainiar etorkinen alaba, Eva María Garrido Frankfurten sortu zen, Alemanian, 1970ean.[2] 15 egun geroago, ordea, Granadako Ogíjares herrira eraman zuten gurasoek, eta bertan bizi izan zen, aitona-amonekin, hamar urte bete arte. 11 urte zituela, akademia batean sartu zuten dantza flamenkoa ikas zezan. 12 urterekin, jendaurrean dantzatzen hasi zen Enrique “el Canastero”, Angustillas “la Mona”, Mariquilla eta Mario Maya artista handiekin.[3] Dantzaz gain, arte dramatikoa eta koreografia ere ikasi zituen. Koreografia ikasketak La Habanan egin zituen Johannes Garciarekin.[2]
1985an, Rafael Aguilar-en konpainian sartu zen, eta Paco Moyanorenean 1987an. 1990eko hamarkadan, Javier Latorre, Manolete, Merche Esmeralda eta Joaquín Cortésekin lan egin zuen. 1998an bere konpainia sortu zuen. Eva (1998), 5 Mujeres 5 (2000), La Voz del Silencio (2002), A Cuatro Voces (2004), El Huso de la Memoria (2006), Santo y Seña (2007), Lluvia (2009), ¡Ay! (2013) eta Apariencia (2016) ikuskizunak sortu ditu bere konpainiarentzat. Hainbat bira egin ditu Espainian zehar eta, besteak beste, Wuppertalgo dantza jaialdian, Veneziako Biurtekoan, Royal Albert Hallen, Dusseldorfeko Operan eta Sydney Opera Housen dantza egin du.[2]
1999an, Mike Figgis britainiar zuzendariaren Flamenco Women dokumentalean parte hartu zuen, eta 2001ean Figgisek berak zuzendutako Hotel fikziozko filmean.[2]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads